Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Krosa 2012

Arautegia Krosa 2012

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Atletismo federazioarekin lankidetzan, Euskadiko XXXI. Eskolarteko Kirol Jokoak antolatuko ditu  2012ko otsailaren 26an Elgoibarren (Gipuzkoa).

I. Artikulua.- Txapelketa honetan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetako selekzioan dauden infantil mailako kirolariek hartu dezakete parte (1998 eta 1999an jaiotakoak), hala nola, eskola kiroleko taldeak eta eskola kiroleko kanpainetan inskribatuta dauden elkarteak (3 talde lurralde historiko bakoitzeko, gizonezkoen kategorian nahiz  emakumezkoetan).


II. Artikulua.- Lurralde-selekzioko talde bakoitzak, gehienez 6 kirolari aurkeztu ahal izango ditu. Bai gizonezkoetan, baita emakumezkoetan ere.


III. Artikulua.- Ikastetxe edo elkarte bakoitzeko taldeek, gutxienez 4 eta 6 kirolari aurkeztu beharko ditu, bai gizonezkoen kategorian bai emakumezkoetan ere. 


IV. Artikulua.- Ikastetxe bakoitzeko taldeek hurrengo araudia bete beharko dute:
• Taldea 6 kirolariz osatuta badago, gutxienez lauk ordezkatzen duten ikastetxekoak izan beharko dute.
• Taldea 5 kirolariz osatuta badago, gutxienez hiruk ordezkatzen duten ikastetxekoak izango dira.
• Taldea 4 kirolariz osatuta badago, gutxienez hiruk ordezkatzen duten ikastetxekoak izan beharko dute.

V. Artikulua.- . Klubak derrigorrez, bertakoak diren kirolariz osatuta egon behar dira eta beraien lurralde historikoko eskola kiroleko programetan izena emanda egon behar dira.

VI. Artikulua.- Taldeen sailkapena, edozein kategoriatan, lasterketa bakoitzetik eta talde bakoitzetik lehenengo lau kirolariak oinarritzat hartuta egingo da, talde bakoitzeko puntuazioa 4 kirolarien sailkapenen batura eginez. Bi talde edo gehiagoren artean berdinketa izan ezkero, laugarren kirolariaren sailkapena kontuan hartuko da.

VII. Artikulua.- Hurrengo lasterketak ospatuko dira, aurreikusitako gutxi gorabeherako luzera eta ordutegiaz.

VIII. Artikulua.- Euskadiko Infantil Mailako Eskolarteko Kross Txapelketarako izen-emateak lurralde ezberdinetako kirol zerbitzuetan egin beharko dira 2012ko otsailaren 14an, arratsaldeko 20:00ak baino lehen. Hauek Euskadiko Atletismo Federazioara helarazi, otsailaren 16an arratsaldeko 14,00ak baino lehen.

OHARRA: Dortsalak froga egunean bertan, otsailak 26an, emango zaizkio zirkuituko idazkaritza nagusian talde edo selekzio arduradunari.

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a. 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b. Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
c. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2012ko urtarrilaren 17ko Agindua, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren deialdia egiteko dena
d. Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2012ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f.  IAFFak duen nazioarteko txapelketen araudia.

 

 


 

 

Azken eguneratzea: 2012/02/27