Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVIII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Krosa 2009

Arautegia Krosa 2009

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Atletismo federazioarekin lankidetzan, Euskadiko XXVIII. Eskolarteko Kirol Jokoak antolatuko ditu  2010ko otsailaren 15ean Vitoria-Gasteizen (Araban).

I. Artikulua.- Txapelketa honetan Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako lurralde historikoetako selekzioan dauden infantil mailako kirolariek hartu dezakete parte (1995 eta 1996an jaiotakoak), hala nola, eskola kiroleko taldeak eta eskola kiroleko kanpainetan inskribatuta dauden elkarteak (3 talde lurralde historiko bakoitzeko, gizonezkoen kategorian nahiz  emakumezkoetan).


II. Artikulua.- Lurralde-selekzioko talde bakoitzak, gehienez 6 kirolari aurkeztu ahal izango ditu. Bai gizonezkoetan, baita emakumezkoetan ere.


III. Artikulua.- Ikastetxe edo elkarte bakoitzeko taldeek, gutxienez 4 eta 6 kirolari aurkeztu beharko ditu, bai gizonezkoen kategorian bai emakumezkoetan ere. 


IV. Artikulua.- Ikastetxe bakoitzeko taldeek hurrengo araudia bete beharko dute:

  • Taldea 6 kirolariz osatuta badago, gutxienez lauk ordezkatzen duten ikastetxekoak izan beharko dute.
  • Taldea 5 kirolariz osatuta badago, gutxienez hiruk ordezkatzen duten ikastetxekoak izango dira.
  • Taldea 4 kirolariz osatuta badago, gutxienez hiruk ordezkatzen duten ikastetxekoak izan beharko dute.
  • V. Artikulua.- . Klubak derrigorrez, bertakoak diren kirolariz osatuta egon behar dira eta beraien lurralde historikoko eskola kiroleko programetan izena emanda egon behar dira.
    VI. Artikulua.-   Taldeen sailkapena, edozein kategoriatan, lasterketa bakoitzetik eta talde bakoitzetik lehenengo lau kirolariak oinarritzat hartuta egingo da, talde bakoitzeko puntuazioa 4 kirolarien sailkapenen gehiketa eginez.

Bi talde edo gehiagoren artean berdinketa badago, laugarren kirolariaren sailkapena kontuan hartuko da, beraz hau izango da talde irabazlea.

VII. Artikulua.-   Hurrengo lasterketak ospatuko dira, aurreikusitako gutxi gorabeherako luzera eta ordutegiaz.

VIII. Artikulua.-   Euskadiko Infantil Mailako Eskolarteko Kross Txapelketarako izen-emateak lurralde ezberdinetako kirol zerbitzuetan egin beharko dira 2009ko otsailaren 06an, arratsaldeko 20:00ak baino lehen. Hauek Euskadiko Atletismo Federazioara helarazi, otsailaren 09an arratsaldeko 14,00ak baino lehen.


OHARRA: Dortsalak froga egunean bertan, otsailak 15ean, emango zaizkio zirkuituko idazkaritza nagusian talde edo selekzio arduradunari.


IX. Artikulua.-  Araudi honetan aurreikusi ez diren gorabehera guztiak, IAFFak duen nazioarteko txapelketen araudiaren aplikazioarekin konponduko dira.