Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Karatea 2013
Emaitzak
Arautegia Karate 2013
Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak karateko EUSKADIKO XXXII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Karate Federazioarekin lankidetzan, 2013ko maiatzaren 25ean Durangoko Landako kiroldegian. Hauxe duzue jokoen araudia:
1. Modalitateak
- Mutilen eta nesken banakako kata
- Mutilen eta nesken infantil mailako kumite
2. Partaidetza
Foru aldundiak ateratako eskola kirolean lizentzia Karate modalitatean duten neska mutilak parte hartu dezakete. Aipatutako lizentzia Eskolarteko Kirol Jokoak ospatuko diren egunean aurkeztu beharko da.
Infantil mailan 1999-2000an jaiotako neska mutilak.
- Banakako Kata: 8 lehiakide Lurralde-federazio eta kategoria bakoitzeko
- Banakako Kumite: 8 lehiakide Lurralde-federazio, maila eta pisu bakoitzeko
- Alebin mailan 2001-2002ean jaiotako neska mutilak.
- Banakako Kata: 8 lehiakide Lurralde-federazio eta kategoria bakoitzeko
3. Pisuak
Infantil mutilen banakako Kumite:
- - 40 kg.
- - 45kg.
- - 50 kg.
- - 55 kg
- - 60kg
- + 60 kgs
Infantil nesken banakako Kumite:
- - 43 kgs
- - 50kgs
- + 50 kgs.
Pisuren batean bi partaide edo gutxiago izan ezkero, hurrengo pisu kategorian parte hartzeko aukera izango du, azkeneko pisu kategorian aldiz aurreko pisuan hartzeko aukera izango du, guztien parte hartzea ahalbideratze aldera.
4. Arbitrajea
Euskadiko Karate Federazioaren araudia kontuan izango da berezitasun hauek kontuan izanda:
4.1. KATA modalidadean
4.1.1. Alebin mailan.-
a. Dominarako ez diren bira guztietan oinarrizko kata zerrendatik egingo dute.
b. Lehenengo biran eginiko kata errepikatzeko aukerarik ez da izango.
c. Bigarren biratik aurrera, kata errepikatzeko aukera izango da baina inoiz ez azkenego aldiz egindakoa.
d. Finaletan eta hirugarren postuetarako infantil-jubenil listetako katak egin ahal izango dira.
4.1.2 Infantil maila.-
a. Lehenengo biran eginiko kata oinarrizkoa izango da eta errepikatzeko aukerarik ez da izango.
b. Bigarren biratik aurrera, infantil-jubenil zerrendako katak egingo dituzte. Kata errepikatzeko aukera izango da baina inoiz ez azkenego aldiz egindakoa.
4.2 KUMITE modalidadea
2 minutuko denbora.
Puntuaketa.- mugarik gabe, 6 puntuko tartea.
Penalizazioa.- Gehiengo zorroztasuna.
Jodan puntuak.- Gehiengo tolerantzia.
Babesak.- Jubeniletakoak derrigorrez. Homologatuak, honako hauek izango direlarik:
Guantillas gorri edo urdinak
Espinillera gorri edo urdinak
Kanpoko petoa
Kokilla
Ahorako babesa
Bururako babesa (kaskoa)
Besaurrerako babesa
Neskendako bularrerako babesa
5. Pisaketa eta kontrola
Lehiaketaren egun berean pisatuko dira lehiakideak. Partaideren batek une horretan pisu egokirik ez badu, automatikoki jokotik kanpo geldituko da, ezingo du ordezkorik ekarri, ez eta beste pisu-kategoria batean sartu ere.
Partaideak pisaketa unean dagokien Foru Aldundiko eskola kiroleko txartela aurkeztu beharko dute.
6. Arduradunak
Lurralde bakoitzeko federazioak ordezkari bat izendatuko du izen ematerako eta Zuzendaritza teknikoarekin harremanetarako, edozein azalpenerako eta baita bere lurraldeetako partaideena ere.
7. Izen ematea
Parte hartzeko eskariak Euskadiko Karate Federazioaren egoitzara helarazi behar dira 2013ko maiatzaren 14erako, asteartea 12:00ak baino lehen, orri ofiziala modu egokian beteta.
Dagokion Lurralde Federazioaren ardura izango da berak aurkeztutako partaideek jokorako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzea.
8. Kirol sariak
Honako sari hauek banatuko dira:
Domina kategoria eta pisu guztietako lehen, bigarren eta hirugarren sailkatuentzat
9. Ezbeharren aurrean
Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.
10. Azken oharra
Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:
a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2013ko urtarrilaren 14ko Agindua, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2013ko otsailaren 11ko Ebazpena, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Espainiako Karatearen Lagunen Federazioaren Araudiari.
Euskara eta gaztelaniazko araudien interpretazioetan ezberdintasunak izan ezkero, gaztelaniazkoa lehentasuna izango du.
Eranskina
OINARRIZKO KATEN ZERRENDA
1. Taikyokus
2. Pinan o Heian
3 Gekisai-Daini
4. Gekisai-Daichi
5. Fukio-Kata
6. Geki-Ha
7. Gekisai-Daisan
8. Hokei (Taikiokus)
INFANTIL – JUVENIL KATEN ZERRENDA
1. Pinan ó Heian
2. Gekisai-Daini
3. Gekisai-Daichi
4. Fukio-Kata
5. Bassai-Dai
6. Kanku-Dai Geki-Ha
7. Enpi
8. Jion
9. Seienchin
10. Sanseru
11. Rohai
12. Gyu-Roku
13. Naifanchin-Shodan (Tekki-Shodan)
14. Wankan (estilo Gensey-Ryu)
15. Jiin
16. Sepai
17. Geki-Ha
18. Saifa
19. Gekisai-Daisan
20. Ananku
21. Jin-I