Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Kanoe 2011

Arautegia Kanoe 2011

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Kanoe Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2011ko maiatzaren 28an, Legution (Araban). Hona hemen arautegia:

1. Modalitatea

Gizonezkoen Kayak (k1), Emakumezkoen Kayak (k1) eta Kanoa (c-1)

2. Kategoriak

 A Infantilak: 1997.urtean jaiotakoak
 B Infantilak: 1998. urtean jaiotakoak

3. Talde osaera

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeek eta kirol federazioek adostu bezala, joko hauetan aurretik aipatutako urteetan jaiotako ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute.

4. Izen-emateak

Izenemateak lurralde bakoitzeko foru aldundien bitartez burutuko dira,2011ko maiatzaren 16a baino lehen.

5. Josu Arauak

Dortsalak froga hasi baino ordubete lehenago banatuko dira eta uneoro epaileek eta antolatzaileek ikusteko moduan jarri behar dira

Burutu beharreko distantzia 3.000 m-takoa izango da (2 itzuli).

Partehartzaile guztiek salbamendu jaka eraman beharko dute.

6. Lekua

Legution.

7. Estropaden ordena

  • 9:30-10:30 Izenemateak berretsi.
  • 1go ESTROPADA: 10:30tan k-1 A Infantila mutilak 3000m
  • 10:35tan k-1 B eta c-1 A eta B infantilak mutilak  3000m
  • 2. ESTROPADA:  11:00tan k-1 A eta k-1 B Infantilak neskak 3000m

Antolatzaileek justifikagarria den edozein arazorengatik aldaketak egiteko eskubidea izango dute.  Hala nola, maila ezberdinetako partaide kopurua, betiere ordu erdi lehenago adierazten bada.

8. Kirol Sariak

Mailako eta kategoriko 3 lehenengoek  dominak jasoko dituzte.
Dirulaguntzak egongo dira parte hartzen duten klub guztientzat, partaide kopuruaren eta kilometrajearen araberako izango direnak.

9. Ezbeharren aurrean 

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

 10. Azken oharra

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a. 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b. Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
c. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2011ko urtarrilaren 24ko Agindua, 2011ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren deialdia egiteko dena.
d. Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2011ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2011eko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
e. Euskadiko Kanoe Federazioaren araudiak xedatzen duenari.

Azken eguneratzea: 2011/05/30