Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Kanoe 08


Arautegia Kanoe 2008

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Kanoe Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXVII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2008 Maiatzaren 31an Urumea ibaian (Mundaiz) . Hona hemen arautegia:

1. MODALITATEA
Gizonezkoen Kayak (k1), Emakumezkoen Kayak (k1) eta Kanoa (c-1)

2. KATEGORIAK
 A Infantilak: 1994.urtean jaiotakoak
 B Infantilak: 1995. urtean jaiotakoak

3. TALDE OSAERA
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako lurraldeek eta kirol federazioek adostu bezala, joko hauetan aurretik aipatutako urteetan jaiotako ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute.

4. IZENEMATEAK
Izenemateak lurralde bakoitzeko foru aldundien bitartez burutuko dira,2008ko maiatzaren 16a baino lehen.

5. JOKU ARAUAK
Dortsalak froga hasi baino ordubete lehenago banatuko dira eta uneoro epaileek eta antolatzaileek ikusteko moduan jarri behar dira

Burutu beharreko distantzia 3.000 m-takoa izango da (2 itzuli).

Partehartzaile guztiek salbamendu jaka eraman beharko dute.

6. LEKUA
Donostiako Urumea ibaian gauzatuko da Mundaiz parean.(Gipuzkoa)

7. ESTROPADEN ORDENA

  • 11:00-12:00 Izenemateak berretsi.
  • 1go ESTROPADA: 12:00tan k-1 A Infantila mutilak 3000m
  • 12:05tan k-1 B eta c-1 A eta B infantilak mutilak  3000m
  • 2. ESTROPADA:  12:30tan k-1 A eta k-1 B Infantilak neskak 3000m

Antolatzaileek justifikagarria den edozein arazorengatik aldaketak egiteko eskubidea izango dute.  Hala nola, maila ezberdinetako partaide kopurua, betiere ordu erdi lehenago adierazten bada.

8. KIROL SARIAK
Mailako eta kategoriko 3 lehenengoek  dominak jasoko dituzte.

Dirulaguntzak egongo dira parte hartzen duten klub guztientzat, partaide kopuruaren eta kilometrajearen araberako izango direnak.

9. EZBEHARREN AURREAN.
Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

10. AZKEN OHARRA
Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:
a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari.
b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.
c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.
d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.
e) Eskolako Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1999 dekretuari.
f) 160/1990 dekretua aldatzen duen abuztuaren 24ko 337/1990 dekretuari.
g) Euskadiko Piraguismo Federazioare

Azken eguneratzea: 2008/06/03