Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Igeriketa 2013
Igeriketa 2013ko araudia
Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak EUSKADIKO XXXII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Igeriketa Federazioekin lankidetzan, 2013ko maiatzaren 25ean Durangoko Landako igerilekuan. Hauxe duzue jokoen araudia:
1. Partaidetza
Mutiletan 2000.urtean jaiotakoak hartuko dute parte eta nesketan 2001ean jaiotakoak.
Kirolariek lurralde historiko bakoitzean osatutako taldeetan hartuko dute parte. Denboraldirako eskola kiroleko lizentzia indarrean duten igerilariak bakarrik izan daitezke partaide.
Selekzio bakoitzak errelebo-talde bakarra aurkeztu dezake.
Lurralde historiko bakoitzak nahi beste igerilari aurkeztu ahal izango ditu banakako saio bakoitzean, beti ere bi honenen partaidetza ziurtatuta izango delarik, selekzio zein banakako frogetan. Hauetaz gain, izena emate garaian denbora hobeak dituzten igerilariek parte hartuko dute froga bakoitzeko 12 igerilari osatu arte (bi serie)
Igerilari bakoitzak banakako bi saiotan parte hartuko du jardunaldi bakoitzean proba bat eta baita erreleboetan ere.
Euskadiko Igeriketa Federazioak serieen behin-behineko zerrenda argitaratuko du maiatzak 22 asteazkena, bere web orrian (www.eif-fvn.org ). Akatsen bat antzemanez gero, maiatzak 23 osteguna, 12:00ak baino lehen adierazi beharko zaio aipatutako Federazioari. Web orrian argitaratutako zerrenda ez da eraldatuko, erreklamaziorik onartu edo onartuko ez den kontuan hartu gabe.
2. Proben egitaraua
2013-05-25 Landako igerilekuan, Durango
Proben egitaraua 1. jardunaldia (13/05/25 10:00etan)
1.- 1500 Librea Mutilak
2.- 400 Librea Neskak
3.- 100 Tximeleta Mutilak
4.- 100 Tximeleta Neskak
5.- 200 Bizkarrekoa Mutilak
6.- 200 Bizkarrekoa Neskak
7.- 100 Bularrekoa Mutilak
8.- 100 Bularrekoa Neskak
9.- 200 Librea Mutilak
10.- 200 Librea Neskak
11.- 200 Estiloak Mutilak
12.- 200 Estiloak Neskak
13.- 4 x 100 Librea Mutilak
14.- 4 x 100 Librea Neskak
2. jardunaldia (13/05/25 16:30etan)
15. 800 Librea Neskak
16. 400 Librea Mutilak
17. 50 Bizkarr.ige. IPC Neskak
18. 50 Bizkarr.ige. IPC Mutilak
19. 100 Estiloak Neskak
20. 100 Estiloak Mutilak
21. 200 Tximeleta Neskak
22. 200 Tximeleta Mutilak
23. 100 Bizkarrekoa Neskak
24. 100 Bizkarrekoa Mutilak
25. 200 Bularrekoa Neskak
26. 200 Bularrekoa Mutilak
27. 100 Librea Neskak
28. 100 Librea Mutilak
29. 400 Estiloak Neskak
30. 400 Estiloak Mutilak
31. 50 Librea ige. IPC Mutilak
32. 50 Librea ige. IPC Neskak
33. 4 x100 Estiloak Neskak
34. 4 x100 Estiloak Mutilak
3. Izen ematea
Lurraldeetako Federazioek posta elektronikoz bidali beharko dituzte Euskadiko Igeriketa Federaziora bakoitzaren selekzioko partaideen izen-emateak, beranduenez 2013ko maiatzaren 21ean 13:00etarako. Une horretatik aurrea jasotakoak ez dira onartuko.
Federazioek izen-zerrenda indibidualetan sartu beharko dituzte errelebo-probetan bakarrik parte hartuko duten igerilariak.
Aurretik, Euskadiko Igeriketa Federazioak “Pcnat” programaren lehiaketa-fitxategia igorriko die Lurraldeetako Federazioei, izen-ematea osatu dezaten.
4. Lehiaketa formula
Serieak marken arabera osatuko dira.
Erlojuaren aurkako sistema erabiliko da.
5. Bajak
Bajak idatziz eta inprimaki ofizialean adieraziko dira lehiaketako idazkaritzan, gutxienez jardunaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Ordezkariak edo taldeko entrenatzaileak aurkeztu beharko ditu bajak (lehiaketa honetarako kreditatuta egon beharko dute), eta bertan seriearen zenbakia, igerilariaren izena eta kalea adierazi beharko dira.
Baja aurkeztu gabe aurreikusitako probara etortzen ez den igerilariak ezingo du jardunaldiko beste probetan parte hartu (errelebozkoetan ere ez) eta ez du ordezkorik izango.
6. Sailkapenak eta puntuazioak
Proba bakoitzean MUTILEN eta NESKEN banakako sailkapenak egingo dira.
7. Garaikurrak eta sariak
Domina bana jasoko dute proba eta kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuek.
9. Ezbeharren aurrean
Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.
10. Azken oharra
Euskadiko Igeriketa Federazioak Lehiaketa Zuzendaria izendatuko du lehiaketa honetarako. Bera izango da agintari gorena bai lehiaketaren antolaketan eta baita lehiaketako Epaile Arbitroaren eskumenari ez dagozkion erreklamazioak konpontzeko ere.
Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:
a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2013ko urtarrilaren 14ko Agindua, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2013ko otsailaren 11ko Ebazpena, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Euskadiko Igeriketa Federazioko arautegiak agindutakoa.
Euskara eta gaztelaniazko araudien interpretazioetan ezberdintasunak izan ezkero, gaztelaniazkoa lehentasuna izango du.