Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Igeriketa 2012

Igeriketa 2012ko araudia

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak EUSKADIKO XXXI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Igeriketa Federazioekin lankidetzan, 2012ko maiatzaren 26an Zarauzko Aritzbatalde igerilekuan. Hauxe duzue jokoen araudia:


1- Partaidetza

Mutiletan 1999.urtean jaiotakoak hartuko dute parte eta nesketan 2000an jaiotakoak.

Kirolariek lurralde historiko bakoitzean osatutako taldeetan hartuko dute parte. Denboraldirako eskola kiroleko lizentzia indarrean duten igerilariak bakarrik izan daitezke partaide. 

Selekzio bakoitzak errelebo-talde bakarra aurkeztu dezake.

Lurralde historiko bakoitzak nahi beste igerilari aurkeztu ahal izango ditu banakako saio bakoitzean, beti ere bi honenen partaidetza ziurtatuta izango delarik, selekzio zein banakako frogetan. Hauetaz gain, izena emate garaian denbora hobeak dituzten igerilariek parte hartuko dute froga bakoitzeko 12 igerilari osatu arte (bi serie)

Igerilari bakoitzak banakako bi saiotan parte hartuko du  jardunaldi bakoitzean proba bat  eta baita erreleboetan ere.

Euskadiko Igeriketa Federazioak serieen behin-behineko zerrenda argitaratuko du maiatzak 23 asteazkena, bere web orrian (www.eif-fvn.org ). Akatsen bat antzemanez gero, maiatzak 24 osteguna, 12:00ak baino lehen adierazi beharko zaio aipatutako Federazioari. Web orrian argitaratutako zerrenda ez da eraldatuko, erreklamaziorik onartu edo onartuko ez den kontuan hartu gabe.

 

2- Proben egitaraua

1. jardunaldia (12/05/26    10:00etan)  

1.- 1500 Librea  Mutilak  
2.- 400 Librea  Neskak  
3.- 100 Tximeleta Mutilak  
4.- 100 Tximeleta Neskak  
5.- 200 Bizkarrekoa Mutilak  
6.- 200 Bizkarrekoa Neskak  
7.- 100 Bularrekoa Mutilak  
8.- 100 Bularrekoa Neskak  
9.- 200  Librea  Mutilak  
10.- 200 Librea  Neskak  
11.- 200 Estiloak Mutilak  
12.- 200 Estiloak Neskak  
13.- 4 x 100 Librea  Mutilak  
14.- 4 x 100 Librea  Neskak 

2. jardunaldia (12/05/26   16:30etan)

15. 800 Librea   Neskak
16. 400 Librea Mutilak
17. 50 Bizkarr.ige. IPC Neskak
18. 50 Bizkarr.ige. IPC Mutilak
19. 100 Estiloak  Neskak
20. 100 Estiloak  Mutilak
21. 200 Tximeleta  Neskak
22. 200 Tximeleta  Mutilak
23. 100 Bizkarrekoa  Neskak
24. 100 Bizkarrekoa  Mutilak
25. 200  Bularrekoa  Neskak
26. 200 Bularrekoa  Mutilak
27. 100 Librea   Neskak
28. 100 Librea   Mutilak
29. 400 Estiloak  Neskak
30. 400 Estiloak  Mutilak
31. 50 Librea ige. IPC  Mutilak
32. 50 Librea ige. IPC  Neskak
33. 4 x100 Estiloak  Neskak
34. 4 x100 Estiloak  Mutilak

3- Izen ematea

Lurraldeetako Federazioek posta elektronikoz bidali beharko dituzte Euskadiko Igeriketa Federaziora bakoitzaren selekzioko partaideen izen-emateak, beranduenez 2012ko maiatzaren 22ean 13:00etarako. Une horretatik aurrea jasotakoak ez dira onartuko.

Federazioek izen-zerrenda indibidualetan sartu beharko dituzte errelebo-probetan bakarrik parte hartuko duten igerilariak.

Aurretik, Euskadiko Igeriketa Federazioak “Pcnat” programaren lehiaketa-fitxategia igorriko die Lurraldeetako Federazioei, izen-ematea osatu dezaten.


4- Lehiaketa formula

Serieak marken arabera osatuko dira. 
Erlojuaren aurkako sistema erabiliko da.


5- Bajak

Bajak idatziz eta inprimaki ofizialean adieraziko dira lehiaketako idazkaritzan, gutxienez jardunaldia hasi baino ordu erdi lehenago. 

Ordezkariak edo taldeko entrenatzaileak aurkeztu beharko ditu bajak (lehiaketa honetarako kreditatuta egon beharko dute), eta bertan seriearen zenbakia, igerilariaren izena eta kalea adierazi beharko dira. 

Baja aurkeztu gabe aurreikusitako probara etortzen ez den igerilariak ezingo du jardunaldiko beste probetan parte hartu (errelebozkoetan ere ez) eta ez du ordezkorik izango.

6- Sailkapenak eta puntuazioak

Proba bakoitzean MUTILEN eta NESKEN banakako sailkapenak egingo dira. 

7- Garaikurrak eta sariak

Domina bana jasoko dute proba eta kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuek.
 

8. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

9. Azken oharra

Euskadiko Igeriketa Federazioak Lehiaketa Zuzendaria izendatuko du lehiaketa honetarako. Bera izango da agintari gorena bai lehiaketaren antolaketan eta baita lehiaketako Epaile Arbitroaren eskumenari ez dagozkion erreklamazioak konpontzeko ere.

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a)  14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b)  Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d)  Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2012ko urtarrilaren 17ko Agindua,     2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren deialdia egiteko dena
f) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2012ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f)  Euskadiko Igeriketa Federazioko arautegiak agindutakoa.

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2012/05/28