Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Gimnastika erritmikoa 2011

Arautegia Gimnastika Erritmikoa 2011

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Gimnasiako Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2011ko maiatzaren 29an Gasteizko Abetxuko kiroldegian. Hona hemen arautegia:

1. Partaidetza:

Infantil, 1997 eta 1998 urteetan jaiotako neska mutilak eta alebin, 1999 eta 2000 urteetan jaiotako neska mutilak.


2. Jokatzeko modua

  Banakako lehiaketa:

  • Alebinak: ariketa bat eskuak libre direla eta beste bat sokekin.
  • Infantilak: uztaiarekin eta pilotarekin ariketa bana.
 Taldekako lehiaketa
  •  Alebinak: ariketa bat bost edo sei pilotekin.
  • Infantilak: ariketa bat bost edo sei uztaiekin.

 Taldeen osaera

  • Lurralde bakoitzak alebin mailan hiru talde aurkez ditzake, bost edo sei gimnasta titular eta ordezko batez osatuak, eta infantil mailan ere beste hiru talde, bost edo sei gimnastaz eta ordezko batez osatuak. Horretaz gain, talde bakoitzeko ordezkari edo entrenatzaile bat ere egongo da.
  • Banakako modalitatean, lurralde bakoitzak, kategoria bakoitzeko bostna gimnasta aurkez ditzake gehienez eta ordezkari edo entrenatzaile bana.
  • Taldekako lehiaketan kirolari berdinak ezingo du bi talde ezberdinetan parte hartu.


 Ariketa ezberdinen balio teknikoak Gimnasia Erritmikoko Euskal Federaziok argitaratutako arautegi eskolarraren araberakoak izango dira.

 
 Gimnasta bakoitzaren entrenatzaileak musika cd bat eraman beharko du, bertan erabilitako musika aurkeztutakoarena baino beste formatu batean izan beharko du erreprodukzioarekin arazoak ekiditeko.

3. Sariak

Ondorengo sariak emango dira:

   Taldekako lehiaketan:

  • Domina bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei kategoriako.

  Banakako lehiaketan:

  • Domina bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei kategoriako.
  • Aparatu bakoitzeko lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei.

 4. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

5. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2011ko urtarrilaren 24ko Agindua, 2011ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren deialdia egiteko dena.
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2011ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2011eko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Gimnasiako Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.

Azken eguneratzea: 2011/05/30