Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Eskubaloia 2013

Emaitzak

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Eskubaloi Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXXII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2013ko maiatzaren 25 eta ekainaren 1ean Durangoko Landako kiroldegian. Hona hemen arautegia:

1. Jokatzeko modua 

Liga sistema, itzuli bakarrekoa.
Mailak :
Infantilak, 1999 eta 2000an jaiotako neska-mutilak.

2. Taldeen osaera 

Taldeak honela osatuko dira: gehienez hemezortzi jokalari, ordezkari bat eta entrenatzailea, partidetan gehienez hamalau jokalariek parte ahal izango dutelarik.
Talde bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, bi taldek kamiseta berdinak eramatea gerta ez dadin.

Joko arauak

Partidak hogeita bostna minutuko bi zati izango ditu, bien artean bost minutuko atsedenaldia delarik. Jokalari bakoitzak zati bat jokatu beharko du gutxienez. Salbuespenak hauek izan daitezke:

  • Lesionatutako jokalaria.( Jokalari batek atentzioa jaso arren, aldaketa egiteko beharrik ez dago, jokoan bi minutuko edo gehiagoko etena ematen ez bada).
  • Kanporatutako jokalaria. Aldaketaren bat egin nahi duen taldeak, baloiaren jabe denean bakarrik egin dezake.
    Baloiak 50 – 52 zm eta 315 gr ko gehiengo pisua izango du. Edozein pegamentu mota debekatzen da.
  • Defentsa mistoak, 6:0 eta 5:1 eta banakako defentsak debekaturik daude eta honela zigortuko dira:
  • Lehen arau haustea: ohartarazpena.
  • Bigarren arau haustea: bi minutuko egozpena.
  • Hirugarren arau haustea: jokalariaren deskalifikatzea.
  • Partidaren amaieran, talde bakoitzak bosna penalti jaurtiko ditu, berdinketarik egonez gero irizpide moduan erabiliko direnak.


3. Azken sailkapenean berdinketa egonez gero erabiliko diren irizpideak

 Berdinketa bikoitza egonez gero erabiliko diren irizpideak 
1º- Talde irabazleak beraien artean jokaturiko partidan lortutako emaitza
2º- Talde irabazleak beraien artean jaurtitako penaltien emaitzak
3º- Partida denboran zehar sarturiko golen aldea.
4º- Partida guzietan sarturiko penaltien aldea.
5º- Partidan lortutako aldeko golak guztira
6º- Aldeko penaltiak guztira
7º- Desberdintze partida

 Berdinketa hirukoitza egonez gero erabiliko diren irizpideak
1º- Berdindutako taldeen arteko golen aldea
2º- Berdindutako taldeen arteko penaltien aldea
3º- Berdindutako taldeen artean gol gehien sartu dituena
4º- Berdindutako taldeen artean penalti gehien sartu dituena
5º- Partida denboran zehar sarturiko gol guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
6º- Penalti guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
7º- kanporaturiko taldea kontuan edukiaz gol gehien sartu dituena
8º- kanporaturiko taldea kontuan edukiz penalti gehien sartu dituena
9º- Zozketa

4. Sariak

Ondorengo sariak emango dira:
Garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutako taldeei kategoria bakoitzeko.

5. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

6. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:
a)  14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b)  Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2013ko urtarrilaren 14ko Agindua, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2013ko otsailaren 11ko Ebazpena, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f)  Eskubaloiko Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.

Euskara eta gazteleniazko araudien interpretazioetan ezberdintasunak izan ezkero, gaztelaniazkoa lehentasuna izango du.

 

 


 

Azken eguneratzea: 2013/05/28