Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Eskubaloia 2011

Arautegia Eskubaloia 2011

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Eskubaloi Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2011ko maiatzaren 28 eta ekainaren 4ean Gasteizen, Mendizorrotzako kiroldegian. Hona hemen arautegia:


1. Jokatzeko modua

Liga sistema, itzuli bakarrekoa.
Mailak :
Infantilak, 1997 eta 1998an jaiotako neska-mutilak.


2. Taldeen osaera

Taldeak honela osatuko dira: gehienez hemezortzi jokalari, ordezkari bat eta entrenatzailea, partidetan gehienez hamalau jokalariek parte ahal izango dutelarik.
Talde bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, bi taldek kamiseta berdinak eramatea gerta ez dadin.


3. Joko arauak

 Partidak hogeita bosna minutuko bi zati izango ditu, bien artean bost minutuko atsedenaldia delarik.
 Aldaketaren bat egin nahi duen taldeak, baloiaren jabe denean bakarrik egin dezake.
 Baloiak 50 – 52 zm eta 315 gr ko gehiengo pisua izango du. Edozein pegamentu mota debekatzen da.
 

Defentsa mistoak, 6:0 eta 5:1 eta banakako defentsak debekaturik daude eta honela zigortuko dira:
• Lehen arau haustea: ohartarazpena.
• Bigarren arau haustea: bi minutuko egozpena.
• Hirugarren arau haustea: jokalariaren deskalifikatzea.

Partidaren amaieran, talde bakoitzak bosna penalti jaurtiko ditu, berdinketarik egonez gero irizpide moduan erabiliko direnak.


4. Azken sailkapenean berdinketa egonez gero erabiliko diren irizpideak

 BERDINKETA BIKOITZA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK


- Talde irabazleak beraien artean jokaturiko partidan lortutako emaitza
- Talde irabazleak beraien artean jaurtitako penaltien emaitzak
- Partida denboran zehar sarturiko golen aldea.
- Partida guzietan sarturiko penaltien aldea.
- Partidan lortutako aldeko golak guztira
- Aldeko penaltiak guztira
- Desberdintze partida

 BERDINKETA HIRUKOITZA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK


- Berdindutako taldeen arteko golen aldea
- Berdindutako taldeen arteko penaltien aldea
- Berdindutako taldeen artean gol gehien sartu dituena
- Berdindutako taldeen artean penalti gehien sartu dituena
- Partida denboran zehar sarturiko gol guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
- Penalti guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
- kanporaturiko taldea kontuan edukiaz gol gehien sartu dituena
- kanporaturiko taldea kontuan edukiz penalti gehien sartu dituena
- Zozketa

5. Sariak

Ondorengo sariak emango dira:
Garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutako taldeei kategoria bakoitzeko.

6. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.


7. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2011ko urtarrilaren 24ko Agindua, 2011ko     Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren deialdia egiteko dena.
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2011ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2011eko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Eskubaloiko Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.

Azken eguneratzea: 2011/05/30