Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Errugbia 2012

Araudia Errugbia 2012 

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak Errugbi Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXXI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu. Eibarren, Unbeko errugbi zelaian izango dira, 2012ko maiatzaren 27an. Hona hemen arautegia:


1. Parte hartzaileak

1998 eta 1999 urteetan jaiotako jokalariak.
Guztira 19 jokalarik parte hartu dezakete: 12 titularrek eta 7 ordezkok. Aldaketak libreak izango dira, baina beti ere erdiko marratik eta jokoetarako osatuko den mahairako onespenarekin.

2. Joko arauak

Jokalekuaren neurri maximoak 100x50 metrokoak izango dira eta 5 metroko alboko tartea kenduko da.

4 zenbakikoa izango da baloia.

10 minutuko 2 alditan jokatuko da partida, eta 5 minutuko atsedenaldia izango da bien arten.

Entsegu bakoitzeko 5 puntu lortuko dute, transformazioak 2 (beti zutabeen parean jaurtiko dira) eta zigor-ostiko eta drop-ek 3. Berdinketa egonez gero honako hauen arabera erabakiko da zein den irabazlea: lehenik, lortutako entsegu-kopuruaren arabera; bigarrenik, zigor-ostiko kopuruaren arabera; eta hirugarrenik, 22 metroko marratik kanpo lortutako transformazio-kopuruen arabera.
 

Partiden ordutegia:

10’30 H. ARABA - GIPUZKOA
11’30 H. GIPUZKOA - BIZKAIA-
12’30 H. BIZKAIA - ARABA

Jokalarien eskubide eta betebeharrak:

 Honako eskubide hauek dituzte jokalari guztiek:
o Baloia hartzekoa
o Baloiarekin korrika egitekoa
o Baloia atzerantz pasatzekoa
o Baloia duen aurkako jokalaria plakatzekoa
o Baloia ostikatzea

 Honako betebehar hauek dituzte jokalari guztiek:
o Arauak, epailea eta jokalariak errespetatzekoa
o Plakaketa egiten badiote baloia ahalik eta azkarren askatzekoa
o Zutik jokatzekoa, inoiz ez lurrean
o Helduz plakatzekoa, kamisetatik tiratu eta aurkaria bota gabe
o Baloia jokatzen duen taldekidearen atzetik egotekoa

Baloia jokoan jartzea

 Erdiko sakea. Aldi bakoitzaren hasieran edo entsegu baten ondoren
o Non: Zelai erdiko marran.
o Nola:
 Baloia lurrean jarriko da aldi bakoitzaren hasieran.
  Drop bidez, gutxienez 10 metro aurrera egin behar du baloiak puntuak lortu ondoren.
 Bi kasuetan 10 metrora egon behar da beste taldea

 Hogei eta biko sakea. Baloi hilaren marratik irteten denean baloia.
o Non: 22 metroko marratik.
o Nola: Drop bidez, gutxienez 10 metro aurrera egin behar du baloiak

 Mele. Aurreratua edo baloi joka ezina denean
o Non: falta egin den lekuan, markaketa-marratik eta alboko marratik gutxienez 5 metrora
o Nola:
 Melean bi taldeak lehiatzen dira
 5 jokalari (3 lehen lerroan eta 2 bigarren lerroan)
 Gainontzeko jokalariak meleko azkeneko jokalarien hanken atzean
 Ezin da 1,5 metro baino gehiago bultzatu ( baloia mele barruan bakarrik sartzen denean bultzatuko da).
 Mele erdikoak baloiarekin korrika egin edo baloia pasa dezake.
 Beste mele erdikoa baloia jokoan jarri den  marran geratu beharko da (mele tunelean), meleari itsatsia, mele atzera joan edo bertan geratu, jokoz kanpoko marra zeharkatu gabe melean ez dauden jokarientzat.

 Albokoa. Baloia alboko marratik irteten denean.
o Non: falta egin den lekuan, markaketa-marratik eta alboko marratik gutxienez 5 metrora.
o Nola:
 Honako hauek parte hartuko dute: jaurtitzaileak, lau jokalari eta meleko erdilari batek. Errenkadako jokalarien gainera bota behar da baloia.
 Jauzilaria gerritik helduta altxatu ahal izango dute bere taldekideek.
 7 metrora egon behar dira gainontzeko jokalariak.
 

 Ostikoa. Beste arau-hauste batzuk egiterakoan.
o Non: falta egin den lekuan, markaketa-marratik eta alboko marratik gutxienez 5 metrora
o Nola:
 Ostiko baten bitartez
 10 metrora egon behar du beste taldeak

 Kanporaketa:
o Aldi baterakoa: 5 minutu (jokalariari eta hezitzaileari azaldu arrazoia)
 Aldi baterako kanporaketa indarrean dagoen bitartean kanporaturikoaren ordez beste jokalari bat sartuko da
 Jokalaria zigortuko da, eta ez taldea
o Behin betikoa: aparteko kasuetan bakarrik (jokalariari eta hezitzaileari azaldu arrazoia)
 Beste jokalari bat sartu daiteke hori ordezkatzeko
 Jokalaria zigortuko da, eta ez taldea

Segurtasunagatik aho-babeslearekin eta takodun botekin jokatu behar dute jokalariek (galerazita dago tako aldagarriak dituzten botak erabiltzea).


3. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.


 

4. Azken oharra

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a.- 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b.- Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
c.- Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2012ko urtarrilaren 17ko Agindua, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren deialdia egiteko dena
d.- Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2012ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
e.- Euskadiko Rugbi Federazioaren araudiak xedatzen duenari.

 

 

Azken eguneratzea: 2012/05/28