Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Boleibola 2012

Arautegia boleibola 2012

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Boleiboleko Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXXI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2012ko ekainaren 2an Eibarko Ipurua kiroldegian. Hona hemen arautegia:

1. Jokatzeko modua

Mailak:
Infantilak : 1998 eta1999an jaiotako neska-mutilak.

2. Ekipoen osaketa

Talde bakoitzak gehienez ere 12 jokalari izango ditu, lehen eta bigarren entrenatzaileez gain.
Talde bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, ez dadin gertatu bi ekipok kamiseta berdinak eramatea.

3. Partiduaren iraupena

Hiru setetik gehien irabazten dituen ekipoa izango da irabazle. Seta irabazten du 2 puntuko aldea atereaz 25 puntu lehen lortzen dituenak. Dena den, hirugarren seta bi puntuko aldea atereaz 15 puntu lehen lortzen dituenak irabaziko du, baina ez dago gehienezko puntu mugarik.
Set bakoitzean 6 aldaketa egin daitezke gehienez, eta bi hutsarte eskatu ahal izango dira.

4. Baloia eta sarearen altuera

Baloia, larruzkoa eta Mikasa VL-200 eredukoa, edo antzekoa, izango da.
Sarearen altuera hau izango da :
Nesken kasuan : 2,10 m.
Mutilen kasuan : 2,24 m.

5. Sariak

Ondorengo sariak emango dira:
Garaikur bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei.

6. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontu guztietarako, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:
a)  14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b)  Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
c) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2012ko urtarrilaren 17ko Agindua, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren deialdia egiteko dena
d) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2012ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2012ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXI. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
e)    Boleiboleko  Euskal Federazioaren Arautegian erabakitakoa.

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2012/06/04