Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Boleibola 2011

Arautegia boleibola 2011

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Boleiboleko Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2011ko maiatzaren 29an Gasteizko Iparralde kiroldegian. Hona hemen arautegia:

1. Jokatzeko modua  

Mailak:
Infantilak : 1997 eta1998an jaiotako neska-mutilak.

2. Ekipoen osaketa

Talde bakoitzak gehienez ere 12 jokalari izango ditu, lehen eta bigarren entrenatzaileez gain.
Talde bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, ez dadin gertatu bi ekipok kamiseta berdinak eramatea.

3. Partiduaren iraupena

Hiru setetik gehien irabazten dituen ekipoa izango da irabazle. Seta irabazten du 2 puntuko aldea atereaz 25 puntu lehen lortzen dituenak. Dena den, hirugarren seta bi puntuko aldea atereaz 15 puntu lehen lortzen dituenak irabaziko du, baina ez dago gehienezko puntu mugarik.
Set bakoitzean 6 aldaketa egin daitezke gehienez, eta bi hutsarte eskatu ahal izango dira.

4. Baloia eta sarearen altuera

Baloia, larruzkoa eta Mikasa VL-200 eredukoa, edo antzekoa, izango da.
Sarearen altuera hau izango da :
Nesken kasuan : 2,10 m.
Mutilen kasuan : 2,24 m.

5. Sariak

Ondorengo sariak emango dira:
Garaikur bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei.

6. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontu guztietarako, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2011ko urtarrilaren 24ko Agindua, 2011ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren deialdia egiteko dena.
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2011ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2011eko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Boleiboleko  Euskal Federazioaren Arautegian erabakitakoa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2011/05/30