Euskadiko XXIX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Boleibola 2010
Arautegia boleibola 2010
Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Boleiboleko Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXIX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2010eko ekainaren 5ean Barakaldoko Gorostiza kiroldegian. Hona hemen arautegia:
1. Jokatzeko modua
Mailak: infantilak : 1996 eta1997an jaiotako neska-mutilak.
2. Ekipoen osaketa
Talde bakoitzak gehienez ere 12 jokalari izango ditu, lehen eta bigarren entrenatzaileez gain.
Talde bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, ez dadin gertatu bi ekipok kamiseta berdinak eramatea.
3. Partiduaren iraupena
Hiru setetik gehien irabazten dituen ekipoa izango da irabazle. Seta irabazten du 2 puntuko aldea atereaz 25 puntu lehen lortzen dituenak. Dena den, hirugarren seta bi puntuko aldea atereaz 15 puntu lehen lortzen dituenak irabaziko du, baina ez dago gehienezko puntu mugarik.
Set bakoitzean 6 aldaketa egin daitezke gehienez, eta bi hutsarte eskatu ahal izango dira.
4. Baloia eta sarearen altuera
Baloia, larruzkoa eta Mikasa VL-200 eredukoa, edo antzekoa, izango da.
Sarearen altuera hau izango da :
Nesken kasuan : 2,10 m.
Mutilen kasuan : 2,24 m.
5. Sariak
Ondorengo sariak emango dira:
Garaikur bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei.
6. Ezbeharren aurrean
Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.
7. Azken oharra
Arautegi honetan azaltzen ez diren kontu guztietarako, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:
a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2010eko otsailaren 22ko Agindua, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2010eko martxoaren 17ko Ebazpena, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Boleiboleko Euskal Federazioaren Arautegian erabakitakoa.