Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXIX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Euskal pilota 2010

Arautegia Pilota 2010

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Pilotako Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXIX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2010eko maiatzaren 29 eta 30ean eta ekainaren 5ean Barakaldoko Gorostiza kiroldegian. Hona hemen arautegia:


1. Partaidetza

96-97 urteetan jaiotako haurrak.

Hiru pilotarik, eta entrenatzaileak osatuko dute talde bakoitza.

Hirugarren pilotariak, ordezkoak kasu, partiduan parte hartzeko aukera izango du titular bat kenduaz, horrela partaidetza sustatuaz. Dena den, aldaketa behin egingo da eta epaileari garaiz eta behar den bezala ohartaraziz.

Herrialde bakoitzean burututako eskolarteko txapelketetako irabazleek hartuko dute parte. Lehen fasea (herrialdeko eskolarteko txapelketa) jokatu ez bada, kasu horretan soilik lehiatu ahal izango dira azken txapelketa honetarako bereziki sortutako taldearekin. Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da denboraldi honetako eskola-lizentzia indarrean edukitzea. Parte hartzaileak Txapelketara lizentzia eskolarra ekarri beharko dute.

 2. Modalitateak

 Eskuz binakakoa, neskak eta mutilak
 Paleta goma, mutilak
 Paleta Goma, neskak
 Zesta Punta, mutilak
 Paleta Larruz Mutilak

3. Joko-sistema

Txanda bakarreko liga

Irabazitako partida bakoitzeko, bi puntu emango zaizkio taldeari; puntu bakarra galdutako partida bakoitzeko, eta punturik ez, taldea partidara bertaratzen ez bada.

Lehen sailkatua –alegia, liga burututa puntu gehien eskuratu dituena– izango da irabazlea. Hurrengo postuak, modu berean finkatuko dira.

Bi bikoteren edo gehiagoren artean puntu-berdinketarik gertatzen bada, berdinketa horretan daudenen arteko “tanto average” onenaren arabera zehaztuko da sailkapena.

Berdinketa bi bikoteren artekoa besterik ez bada, elkarren aurka izandako lehia irabazi zuena galtzailearen aurretik egongo da sailkapenean.

Bi taldek besterik ez badute parte hartzen, partida bakarra egingo da, eta bertan zehaztuko da bietarik zein den irabazlea.

Talde bakar batek izena emanez gero, modalitatea bertan behera utziko da.

 
4. Jokorako materialak eta arauak

Distantziak eta tantoak:

 

Eskuzkoa mutilak 

Eskuzkoa neskak 

Gomazko Paleta Neskak 

Gomazko Paleta Mutilak 

Larruzko

Paleta

Zesta 

SAKEA 

10.50 m.

7.00 m.

14.00 m.

17.50 m.

21.00m

28.00 m.

FALTA

10.50 m.

7.00 m.

10.50 m.

14.00 m.

14.00m

14.00 m.

PASA-MARRA

 

21.00 m.

17,50 m.

21.00 m.

24.50 m.

24.50 m.

22.75 m.

TANTOAK

18

18

25

25

25

25


• Materialak (Pilotak):

Euskadiko Pilota Federazioak ipiniko du jokorako materiala, eta ezaugarri hauek izango ditu:

 ESKU-PILOTA, MUTILAK: pilota mistoa edo ukitu-erdikoa.
 ESKU-PILOTA, NESKAK: pilota goxoa
 PALETA GOMA: puntu edo karratu horiko pilota.
 PALETA GOMA: puntu edo karratu horiko pilota.
 ZESTA PUNTA: ohiko pilota, 100-110 g bitartekoa.
 PALETA LARRUZ: Cervino nº 1.

Osagarriak dituzten modalitateetan, jokalari bakoitzak bere “paleta”, “zesta”, “kaskoa”,…. eduki beharko ditu. Paleta goma eta Larruzko paletan  babeserako betaurrekoak nahitaezkoa izango dira, aurrelari eta atzelarientzat. ( parte hartzaileren batek ez baditu betaurrekoak ekartzen, antolakuntzak utziko dizkio partidarako).
 

 5. Sariak

Dominak emango zaie modalitate bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuei.

Horrez gain, opariak emango zaizkie partehartzaile guztiei.

6. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2010eko otsailaren 22ko Agindua, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2010eko martxoaren 17ko Ebazpena, 2010eko Euskadiko Eskolarteko Ki¬rol Jokoen XXIX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Pilotako Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.