Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVIII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Tenisa 09

Teniserako 2009ko Araudia

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak teniseko EUSKADIKO XXVIII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Tenis Federazioarekin lankidetzan, 2009ko maiatzaren 30 eta 31ean, Gasteizko Mendizorrotzako.  Hauxe duzue jokoen araudia:

1. JOKO SISTEMA


Lurralde Historiko bakoitzak bi neska eta bi mutil izango ditu ordezkari, baita kapitain bat ere. Nafarrei parte hartzeko gonbitea egingo zaie.

3na jokalariko BI TALDEk hartuko dute parte jokoan, denek denen kontra jokatuz. Talde bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira final aurrekotarako (fase hau hilaren 30an, larunbatez, jokatuko da).

Igandean, ekainaren 1ean, final aurrekoak jokatuko dira, era honetara: 1. taldeko 1. sailkatua, 2. taldeko 2. sailkatuaren kontra eta 1. taldeko 2. sailkatua 2. taldeko 1. sailkatuaren kontra.

Partidetan 4 jokotako 3 setetan onena baloratuko da eta tie-break bat jokatuko da 4 jokotan berdinketa gertatuz gero. Set batean berdinketa gertatuz gero, “super tie-break” bat jokatuko da (10 puntutan).

2. PARTAIDETZA


1995 eta 1996ean jaiotako jokalariek bakarrik hartu dezakete parte, infantil kategoria alegia.
Taldeak honela geratuko dira sailkatuta, zozketa egiteko irizpideak ondorengoak izan dira: Talde batean aurreko urteko txapelduna egongo da eta bestean txapeldunordea, finalik jokatu ez zuen lurraldeko lehenak zozketa bidez sartuko da taldeetan, eta beste jokalari guztiak talde berean bi lurralde berdin ekidituz sartuko dira.

  • MUTILEN A TALDEA
    1. BIZKAIKO 1-a
    2. GIPUZKOAKO 1-a
    3. ARABAKO 2-a

 

  • MUTILEN B TALDEA
    1. ARABAKO 1-a
    2. BIZKAIKO 2-a
    3. GIPUZKOAKO 2-a

 

  • NESKEN A TALDEA
    1. ARABAKO 1-a
    2. GIPUZKOAKO 2-a
    3. BIZKAIKO 2-a

 

  • NESKEN B TALDEA
    1. BIZKAIKO 1-a
    2. GIPUZKOAKO 1-a
    3. ARABAKO 2-a

3. SARIAK:


URREZKO – ZILARREZKO – BRONTZEZKO DOMINAK
 (kategoria bakoitzerako).

4. BESTE BATZUK


Partaide guztiek oroigarri bat jasoko dute oparitzat.

Antolatzaileek jatekoa eta ura emango diete parte-hartzaile guztiei.

Behar dutenei autobus-zerbitzua eskainiko zaie (ordutegiak eta irteera- eta helmuga-lekuak jakinarazi egingo zaizkizue).

5. ARBITRAJEA

Jesus Paredes izango da jokoen epaile arbitroa (Arbitro Nazionala da).

6. EZBEHARREN AURREAN

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. AZKEN OHARRA

Araudi honetan jasotzen ez diren kasuak Euskal Federazioaren lehiaketa-batzordeak erabakiko ditu eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.
 
Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:


a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari.
b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.
c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.
d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.
e) Eskolako Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 dekretuari.
g)  Euskadiko tenis federazioaren araudiak xedatzen duenari.