Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVIII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Boleibola 09

Arautegia boleibola 2009

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Boleiboleko Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXVIII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2009ko maiatzaren 30an IVEF-eko kiroldegian, Gasteizen. Hona hemen arautegia:

1. JOKATZEKO MODUA


Hiru partida jokatuko dira.
Mailak:
Infantilak : 1995 eta1996an jaiotako neska-mutilak.

2. EKIPOEN OSAKETA


Talde bakoitzak gehienez ere 12 jokalari izango ditu, lehen eta bigarren entrenatzaileez gain.
Talde bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, ez dadin gertatu bi ekipok kamiseta berdinak eramatea.

3. PARTIDUAREN IRAUPENA

Hiru setetik gehien irabazten dituen ekipoa izango da irabazle. Seta irabazten du 2 puntuko aldea atereaz 25 puntu lehen lortzen dituenak. Dena den, hirugarren seta bi puntuko aldea atereaz 15 puntu lehen lortzen dituenak irabaziko du, baina ez dago gehienezko puntu mugarik.
Set bakoitzean 6 aldaketa egin daitezke gehienez, eta bi hutsarte eskatu ahal izango dira.

4. BALOIA ETA SAREAREN ALTUERA

Baloia, larruzkoa eta Mikasa VL-200 eredukoa, edo antzekoa, izango da.
Sarearen altuera hau izango da:
Nesken kasuan: 2,10 m.
Mutilen kasuan: 2,24 m.

5. SARIAK

Ondorengo sariak emango dira:
Garaikur bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei.

6. EZBEHARREN AURREAN

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. AZKEN OHARRA

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontu guztietarako, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.
c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.
e) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
f) Boleiboleko  Euskal Federazioaren Arautegian erabakitakoa.