Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Euskal pilota 2007


Arautegia Pilota 2007

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Pilotako Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXVI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2007ko ekainaren 2, 3 eta 9an Getxoko Fadura pilotalekuetan. Hona hemen arautegia:


1. Partaidetza

93-94 urteetan jaiotako haurrak.

Bi pilotarik, ordezkoa eta entrenatzaileak osatuko dute talde bakoitza.

Hirugarren pilotariak, ordezkoak kasu, partiduan parte hartzeko aukera izango du titular bat kenduaz, horrela partaidetza sustatuaz. Dena den, aldaketa behin egingo da eta epaileari garaiz eta behar den bezala ohartaraziz.

Herrialde bakoitzean burututako eskolarteko txapelketetako irabazleek hartuko dute parte. Lehen fasea (herrialdeko eskolarteko txapelketa) jokatu ez bada, kasu horretan soilik lehiatu ahal izango dira azken txapelketa honetarako bereziki sortutako taldearekin. Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da denboraldi honetako eskola-lizentzia indarrean edukitzea. Parte hartzaileak Txapelketara lizentzia eskolarra ekarri beharko dute eta hau bertaratu ezean ofiziala den beste dokumenturen bat ( NAN, familia liburua, federazioko lizentzia…)

2. Modalitateak

 Eskuz binakakoa, neskak eta mutilak
 Paleta goma, mutilak
 Paleta Goma, neskak
 Zesta Punta, mutilak

3. Joko-Sistema

Txanda bakarreko liga

Irabazitako partida bakoitzeko, bi puntu emango zaizkio taldeari; puntu bakarra galdutako partida bakoitzeko, eta punturik ez, taldea partidara bertaratzen ez bada.

Lehen sailkatua –alegia, liga burututa puntu gehien eskuratu dituena– izango da irabazlea. Hurrengo postuak, modu berean finkatuko dira.

Bi bikoteren edo gehiagoren artean puntu-berdinketarik gertatzen bada, berdinketa horretan daudenen arteko “tanto average” onenaren arabera zehaztuko da sailkapena.

Berdinketa bi bikoteren artekoa besterik ez bada, elkarren aurka izandako lehia irabazi zuena galtzailearen aurretik egongo da sailkapenean.

Bi taldek besterik ez badute parte hartzen, partida bakarra egingo da, eta bertan zehaztuko da bietarik zein den irabazlea.

Talde bakar batek izena emanez gero, modalitatea bertan behera utziko da.


4. Jokorako materialak eta arauak

Distantziak eta tantoak:

Eskuzkoa mutilak Eskuzkoa neskak Paleta Goma Paleta goma Zesta
SAKEA 10.50 m. 7.00 m. 14.00 m. 17.50 m. 28.00 m.
FALTA 10.50 m. 7.00 m. 10.50 m. 14.00 m. 14.00 m.
PASA-MARRA 21.00 m. 17,50 m. 21.00 m. 24.50 m. 24.50 m.
TANTOAK 18 18 30 30 25

Materialak (Pilotak):

Euskadiko Pilota Federazioak ipiniko du jokorako materiala, eta ezaugarri hauek izango ditu:

  • ESKU-PILOTA, MUTILAK: pilota mistoa edo ukitu-erdikoa
  • ESKU-PILOTA, NESKAK: pilota goxua
  • PALETA GOMA: puntu edo karratu horiko pilota
  • PALETA GOMA: puntu edo karratu horiko pilota
  • ZESTA PUNTA: ohiko pilota, 100-110 g bitartekoa

Osagarriak dituzten modalitateetan, jokalari bakoitzak bere “paleta”, “zesta”, “kaskoa”,…. eduki beharko ditu. Paleta goma eta Larruzko paletan  babeserako betaurrekoak nahitaezkoa izango dira. ( parte hartzaileren batek ez baditu betaurrekoak ekartzen, antolakuntzak utziko dizkio partidarako).
 

5. Sariak

Dominak emango zaie modalitate bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuei.

Horrez gain, opariak emango zaizkie partehartzaile guztiei.

6. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.

b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.

c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.

d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.

e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.

f) Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990 Dekretua aldatzen duena.

g) Pilotako Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.

 


 

 

Azken eguneratzea: 2007/06/06