Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Mahai Tenisa 07


Arautegia Mahai Tenisa 2007

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Mahai Teniseko Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXVI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2007ko ekainaren 9an Getxoko Hobekuntza Teknikorako Zentroan. Hona hemen arautegia:


1- JOKATZEKO MODUA


TALDEKAKOA: Gizonezkoetan  eta emakumezkoetan seina talde izango dira, hirutan banaturik liga bat jokatuko dute elkarren artean itzuli bakarrera. Talde bakoitzeko lehen biek final aurreak jokatuko dituzte eta haietako irabazleen artean jokatuko da finala.

Partida bat irabazten duenak bi puntu lortuko ditu eta galtzaileak bat ere ez. Sailkatzerako orduan taldeen artean berdinketa bat egongo balitz, elkarren artean izandako emaitza hartuko zen aintzat.

  • Mutilen taldeak: SWAYTHLING SISTEMA MURRIZTUA (3 jokoko 7 partidetatik gehien irabazten dituena)
  • Nesken taldeak: CORBILLON (3 jokoko 5 partidetatik gehien irabazten dituena).

BANAKAKOA: Gehienez 16 partaide; 4 jokalariko taldeetan banaturik liga bat jokatuko dute elkarren artean, eta talde bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira final laurdenetarako. Taldekako lehiaketako sistema bera erabiliko da puntuaziorako eta berdinketa kasuetarako.

2- TALDEEN OSAERA

Mutilen talde bakoitzak gehienez ere bost eta gutxienez hiru jokalari izango ditu, eta nesken talde bakoitzak gehienez lau eta gutxienez bi jokalari. Talde bakoitzak ordezkari bat edo entrenatzaile bat eramateko aukera izango du.

Binakako partidetan, nahi izanez gero, banaka aritu direnek ere parte har dezakete.

Partaide guztiak infantil mailakoak izan behar dira, 1993 eta 1994-an jaiotakoak.

Partidak kamiseta eta praka motz edo gonaz jantzita jokatu beharko dira, eta debekaturik dago txandaleko jaka edo prakekin jokatzea. Talde bereko jokalari guztiek, gizonezko eta emakumezkoek, antzeko jantziak eraman behar dituzte, baina ezingo dute hori kolorea eraman.

Jokalarien kirol lizentziak lehiaketako epaileari aurkeztu beharko zaizkio, foru aldundiak behar bezala zigilatuta eta lehia hasi aurretik.


3- PARTE HARTZE KUPOA

Taldeak ikastetxe berekoak izango dira, eta ikastetxeko ikasleez osatuak.
Probintzia bakoitzetik mutilen bi talde eta nesken beste bi izango dira taldekako lehiaketarako. Banakako lehiaketan 5 mutil eta 5 neska izango ditu probintzia bakoitzak, antolatzen duen probintziak aldiz 6 mutil eta 6 neska izango ditu.

Banakako lehiaketan parte hartuko duten ikasleak eta taldekakoan parte hartuko dutenak ez dute ikastetxe berdinekoak izan beharrik. Probintziako lehiaketetan lehenbizi sailkatu direnak hartuko dute banakakoan.


4- MATERIALA

Antolakuntzak 6-8 mahai homologatu jarriko ditu, baita pilota ofizialak ere.
Jokalarien erraketek egungo araudia bete beharko dute, eta ezingo da kolarik erabili.

5- SARIAK

Ondorengo sariak emango dira:


- Taldeka: lehen, bigarren eta hirugarren sailkatuek garaikurrak jasoko dituzte.
- Banaka: urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak jasoko dituzte.

6. EZBEHARREN AURREAN.

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

7- AZKEN OHARRA

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontu guztietarako, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:


a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.

b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.

c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez disziplina-arauak jartzeari buruzkoa.

d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.

e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.

f) Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990 Dekretua aldatzen duena.

g) Mahai Teniseko Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.


 

Azken eguneratzea: 2007/06/14