Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Krossa 07


Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, Foru Aldundien eta Euskadiko Atletismo Federazioaren laguntzarekin, EUSKADIKO XXVI KIROL JOKOen barne Euskadiko Infantil Mailako Kros Txapelketa antolatuko du 2007ko Otsailaren 25ean Amorebieta-Zornotzako kros zirkuituan.


ARAUDIA


I. Artikulua.- Infantil mailako (1993 eta 1994an jaiotako) eta Araba, Gipuzkoa, eta Bizkaiako lurralde historikoetako selekzioetako partaide edo lurralde horietako eskola kiroleko jardueren programatan ikastetxe edoklub ordezkarien partaide diren neska mutilek hartu dezakete parte Euskadiko Infantil Mailako Kros Txapelketan (hiru talde lurralde historiko bakoitzeko, bai neska eta bai mutiletan).

II. Artikulua.- Lurralde historikoetako selekzio bakoitzak 6 partaide izango ditu gehienez, bai neska eta bai mutil taldetan.

III. Artikulua.- Ikastetxeetako edo klubetako talde bakoitzak gehienez, sei partaide eta gutxienez lau izango dituzte, bai neska eta bai mutiletan.

IV. Artikulua.- Ikastetxetatik datozen taldeak hurrengo araudia bete beharko dute:

  • Taldea 6 korrikalariz osatua dagoenean, gutxienez 4 ordezkatzen duten ikastetxeko ikasleak izango dira.
  • Taldea 5 korrikalariz osatua dagoenean, gutxienez 3 ordezkatzen duten ikastetxeko ikasleak izango dira.
  • Taldea 4 korrikalariz osatua dagoenean, gutxienez 3 ordezkatzen duten ikastetxeko ikasleak izango dira.

V. Artikulua.-  Klubetatik datozen taldeak, derrigorrez, beraien partaide diren kirolariz osatutako taldeak aurkeztu beharko dituzte, beraien lurralde historikoetako kirol programetan urte osoan parte hartzen dutelarik.

VI. Artikulua.-   Ikastetxeen sailkapena, maila bakoitzean berea, lasterketan parte hartu duten 4 partaide onenen postuak kontutan hartuz gauzatuko da; ikastetxe bakoitzaren puntuaketa bere korrikalariak lortutako postuen batura delarik. Puntu berdinketa egongo balitz, laugarren korrikalari onena hartuko da kontutan, haren taldea izanik txapelduna.

VII. Artikulua.-   Hurrengo lasterketak ospatuko dira, aurreikusitako luzera eta ordutegiaz.

     Infantil emakumezkoak: 2.300m a las 11.30 horas

     Infantil gizonezkoak: 4.000m a las 12.00 horas

VIII. Artikulua.-   Euskadiko Infantil Mailako Kros Txapelketarako izen ematea, lurralde bakoitzeko kirol zerbitzuen bidez gauzatuko da (Foru Aldundietan) 2007eko Otsailaren 16a, ostirala, 20:00ak baino lehen. Hauek Euskadiko Atletismo Federaziora Otsailak 20a , 20:00ak baino lehen igorriko direlarik.

OHARRA: Dortsalak froga egunean bertan, otsailak 25ean, emango zaizkio zirkuituko idazkaritza nagusian talde edo selekzio arduradunari.

IX. Artikulua.-  Araudi honetan aurreikusi ez diren gorabehera guztiak, IAFFak duen nazioarteko txapelketen araudiaren aplikazioarekin konponduko dira.


ZUZENDARITZA TEKNIKOA
2007ko Urtarrila

Azken eguneratzea: 2007/01/23