Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Eskubaloia 07


Arautegia Eskubaloia 2007

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Eskubaloi Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXVI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2007ko ekainaren 2 eta  9an Getxon, Fadurako kiroldegian. Hona hemen arautegia:


1. JOKATZEKO MODUA

Liga sistema, itzuli bakarrekoa.
Mailak :
Infantilak, 1993 eta 1994ean jaiotako neska-mutilak.


2. TALDEEN OSAERA

Taldeak honela osatuko dira: gehienez hemezortzi jokalari, ordezkari bat eta entrenatzailea, partidetan gehienez hamalau jokalariek parte ahal izango dutelarik.
Talde bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, bi taldek kamiseta berdinak eramatea gerta ez dadin.


3. JOKO ARAUAK

Partidak hogeita bosna minutuko bi zati izango ditu, bien artean bost minutuko atsedenaldia delarik.
Aldaketaren bat egin nahi duen taldeak, baloiaren jabe denean bakarrik egin dezake.

Defentsa mistoak, 6:0 eta 5:1 eta banakako defentsak debekaturik daude eta honela zigortuko dira:
• Lehen arau haustea: ohartarazpena.
• Bigarren arau haustea: bi minutuko egozpena.
• Hirugarren arau haustea: jokalariaren deskalifikatzea.

Partidaren amaieran, talde bakoitzak bosna penalti jaurtiko ditu, berdinketarik egonez gero irizpide moduan erabiliko direnak.


4. AZKEN SAILKAPENEAN BERDINKETA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK

 BERDINKETA BIKOITZA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK


1º- Talde irabazleak beraien artean jokaturiko partidan lortutako emaitza
2º- Talde irabazleak beraien artean jaurtitako penaltien emaitzak
3º- Partida denboran zehar sarturiko golen aldea.
4º- Partida guzietan sarturiko penaltien aldea.
5º- Partidan lortutako aldeko golak guztira
6º- Aldeko penaltiak guztira
7º- Desberdintze partida

 BERDINKETA HIRUKOITZA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK


1º- Berdindutako taldeen arteko golen aldea
2º- Berdindutako taldeen arteko penaltien aldea
3º- Berdindutako taldeen artean gol gehien sartu dituena
4º- Berdindutako taldeen artean penalti gehien sartu dituena
5º- Partida denboran zehar sarturiko gol guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
6º- Penalti guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
7º- kanporaturiko taldea kontuan edukiaz gol gehien sartu dituena
8º- kanporaturiko taldea kontuan edukiz penalti gehien sartu dituena
9º- Zozketa

5. SARIAK

Ondorengo sariak emango dira:
Garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutako taldeei kategoria bakoitzeko.

6. EZBEHARREN AURREAN

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.


7. AZKEN OHARRA

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.

b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.

c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.

e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.

f) Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990 Dekretua aldatzen duena.

g) Eskubaloiko Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/06/06