Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Xake 06


Arautegia Xake 2006

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Xake Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2006ko maiatzaren 28 eta 29-an eta ekainaren 3-an Tolosako Usabal kiroldegian. 

1. Jokatzeko modua

Bi modutara jokatuko da :

Eskolarteko alebin mailako txapelketa banaka: Sistema suitzarra ezarriko da (swist perfect sistema informatikoaren bidez), jokalari eta partidako ordu finish bat duten 5 txandako partidatan:

  • 1.go txanda: maiatzaren 27an 10.00tan
  • 2. txanda: maiatzaren 27an 12.10tan
  • 3. txanda: maiatzaren 27an 16.00tan
  • 4. txanda: maiatzaren 28an 10.00tan
  • 5. txanda: maiatzaren 28an 12.10tan
  • Sari banaketa:   14.30tan maiatzak 28an

Eskolarteko infantil mailako txapelketa banaka: Sistema suitzarra ezarriko da (swist perfect sistema informatikoaren bidez), jokalari eta partidako ordu finish bat duten 6 txandako partidatan:

  • 1.go txanda: maiatzaren 27an 10.00tan
  • 2. txanda: maiatzaren 27an 12.10tan
  • 3. txanda: maiatzaren 27an 16.00tan
  • 4. txanda: ekainaren 3an  10.00tan
  • 5. txanda: ekainaren 3an  12.10tan
  • 6. txanda: ekainaren 3an  16.00tan
  • Sari banaketa   18.30tan

Eskolarteko infantil mailako txapelketa taldeka: liga sistema ezarriko da (dena denen kontra) 7 txandatan banatutako eta partidako eta jokalariko 15 minutu finish izango duten partidatan:

  • 1.go txanda: maiatzaren 28an 10.00tan
  • 2. txanda: maiatzaren 28an 10.40tan
  • 3. txanda: maiatzaren 28an 11.20tan
  • 4. txanda: maiatzaren 28an 12.00tan
  • 5. txanda: maiatzaren 28an 12.40tan
  • 6. txanda: maiatzaren 28an 13.20tan
  • 7. txanda: maiatzaren 28an 14.00tan
  • Sari banaketa:    14.30tan

Mailak:

o Taldeka: Infantilak (1992 eta1993ean jaiotako neska-mutilak)

o Banaka: Infantilak (1992 eta1993ean jaiotako neska-mutilak)

o 2. urteko alebinak (1994n jaiotako neska-mutilak)


2. Partaidetza

Banakako Alebinak: Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historiko bakoitzetik 3 xakelari alebin (2 mutil eta neska 1)egon ahal izango dira, Nafarroako Foru Erkidegotik(mutil bat eta neska bat)   eta Tolosako Xake elkarteko gonbidatu bat, GUZTIRA 12. Inolaz ere ez da onartuko lurralde batek beste lurraldeak baino parte hartzaile gehiago izatea.

Banaka Infantilak: Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historiko bakoitzetik 6 xakelari infantil (4 mutil eta 2 neska) egon ahal izango dira eta Nafarroako Foru Erkidegotik 2 (mutil bat eta neska bat) GUZTIRA 20 . Inolaz ere ez da onartuko lurralde batek beste lurraldeak baino parte hartzaile gehiago izatea.


Taldeka: Infantilak: lurralde bakoitzeko bi ikastetxe-talde (8 talde).
Talde bakoitzak lau jokalari titular eta ordezko bat, eskola kirolaren arautegian oinarrituz jokalari guztiak gutxienez partida bat jokatu beharko dute, eta taldearen ordezkaria izango ditu. Taldeko partaide guztiak partida bat jokatu beharko dute gutxienez.

Lurralde bakoitzak ordezkari bat izango du.

Partehartzaile guztiak Aldundietako Eskola Kiroleko 2005/06ko zerrendetan izena emanda egon behar dute. Aldundiek ziurtagiri bat emango diote non zerrendan egotea ziurtatzen den eta zein ikastetxekoa den azaltzen den. (Nafarroako Foru Erkidegoan izan ezik, gonbidatu gisa hartzen baitute parte).

Lurralde bakoitzak Maiatzaren 20-erako norbere lurraldeko irabazleen zerrenda emango du eta baita taldeen osaerarena ere telefono, fax edota e-mail bidez. Hau aldaezina izango da lurraldean justifikatutako eta onartutako kausa handi bat izan ezean

Lurralde guztietako ikastetxetako neska zein mutilek hartu dezakete parte. Partaide batek beste ikastetxe bat ere defendatu dezakete., baldin eta aurretik ere herriko txapelketan bertan jokatu badu eta bertako zerrendetan agertzen bada.

3. Bakarkako arautegia

Partidak apuntatzea derrigorrezkoa izango da, bandera jaitsi baino 5 minutu lehenago egiteari utzi daitekeelarik.

Taldekako partidetan erlojua erabiliko da eta jokalari bakoitzak 60 minutu izango ditu partida hasieratik kontatuta.

Lehenengo txandara, bi txanda jarraituetara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez den jokalaria kanporatua geratuko da.

Txanda batera agertzeko gehienezko itxarote denbora ordubetekoa izango da (txanda hasten den ordu ofizialetik aurrera).

Jokalariren bat lehenengo txandara, bi txanda jarraikietara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez bada, kanporatua izango da.

Berdinketarik izanez gero bi jokalariren edo gehiagoren artean, honela jokatuko da:

1. Puntuazio progresiboen batura.

2. Sistema Bucholz totala

3.  Erdiko sistema Bucholz ( Jolastu dutenen onena eta txarrena kenduta)

4. Jende aurrean zozketa eginda.

Txapelketako antolaketa eta epai taldea, txapelketa antolatzen den lurraldeko partaideek osatuko dute.  Kasu honetan:

Txapelketako zuzendari nagusia eta bertako arduradun nagusia:. N. Lococo
Bigarren antolatzailea eta informatika ekipoaren arduraduna: zehazteke.

Txapelketako epaileak:

Alebinen txapelketako epaile Nagusia: Ramon Etxebarria eta Laguntzailea: zehazteke.

Edozein arazo sortuko balitz aurretik aipatutako talde teknikoa arduratuko litzateke eta bere epaia aldaezina izango litzateke.


Partehartzaile oro araudi hau eta FIDE-ren araudia errespetatu beharko ditu.

4. Taldekako arautegia 

Ez da beharrezkoa partidak apuntatzea

Txapelketako unean bete gabe geratzen den hutsunea ezingo da betea izan lurraldeko antolatzailearengandik.

Lurralde guztietako ikastetxetako neska zein mutilek hartu dezakete parte. Partaide batek beste ikastetxe bat ere defendatu dezakete., baldin eta aurretik ere herriko txapelketan bertan jokatu badu eta bertako zerrendetan agertzen bada.

Txanda batean agertzeko gehienezko itxarotea 10 minutukoa izango da hasiera ordu ofizialetik hasita.

Talderen bat lehenengo txandara, bi txanda jarraikietara edota tartekatutako hiru txandetara agertzen ez bada, kanporatua izango da.

Talde bat baliozkoa izan dadin gutxienez 3 jokalari izan behar du, bestela deskalifikatua izango da.

Bi taldek edo gehiagok puntutan berdinduz gero, ondoko sistema erabiliko da:

1. Beren arteko emaitza

2. Sistema holandarra

3. Lehenenbiziko taulan beltzekin jokatu dutenak

Txapelketako antolaketa eta epai taldea txapelketa antolatzen den lurraldeko partaideek osatuko dute. Kasu honetan:

Txapelketako zuzendari nagusia eta bertako arduradun nagusia:zehazteke.

Bigarren antolatzailea eta informatika ekipoaren arduraduna: zehazteke.

Txapelketako epaileak: Nagusia: zehazteke  laguntzailea: zehazteke eta bigarrena: zehazteke.

Edozein arazo sortuko balitz aurretik aipatutako talde teknikoa arduratuko litzateke eta bere epaia aldaezina izango litzateke.

Nesketan zein mutiletan sailkapen onena lortzen duenak (bakoitzak bere sexuan) Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera izango du.
  
Partehartzaile oro araudi hau eta FIDE-ren araudia errespetatu beharko ditu.

5. Sariak

Ondorengo sariak emango dira:

Taldekako lehiaketan:
Garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutakoei.

Banakako lehiaketan:
Domina bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei.

6. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.

b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.

c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.

d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.

e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.

f) Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990 Dekretua aldatzen duena.

g) Xakeko Euskal Federazioaren Arautegiak.

 

Azken eguneratzea: 2006/06/27