Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Saskibaloia 06


Arautegia saskibaloia 2006

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak saskibaloiko EUSKADIKO XXV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Saskibaloi Federazioarekin lankidetzan, 2006eko maiatzaren 27an eta ekainaren 3an, Tolosako Usabal kiroldegian. Hauxe duzue jokoen araudia:


1. Joko sistema

Itzulera bateko liga.

Partidak hamar minutuko lau denboratan jokatuko dira (erlojua geldituta).


2. Taldeen osaera

Talde bakoitzak gutxienez 8 eta gehienez 12 jokalari kreditatu beharko ditu partida bakoitzerako, eta gehienez 3 teknikari.

Partida guztietan taldeko kideen lizentziak aurkeztu behar dira.

1992 eta 1993an jaiotako jokalariek bakarrik hartu dezakete parte.

Talde guztiek kolore ezberdineko bi ekipamendu izan behar dituzte, bi taldek kolore berarekin jokatzea saihesteko.


3. Joko arauak

Kreditatutako jokalariek talde bakoitzak jokatzen dituen partida guztien lehen hiru denboretatik batean jokatu beharko dute gutxienez.

Entrenatzaileak denbora bakoitzeko hasierako bosta berretsi beharko dio mahaiari. Jokalariak zelaian ez badatoz bat emandako bostarekin eta errorea denbora hasita dagoela antzematen bada, entrenatzaileak falta teknikaria jasoko du zigortzat, errorea antzematen den unean.  Behar bezala jokatzen ez duen jokalaria ordezkatu egin behar da eta bi jokalariei (ordezkatuari eta ordezkoari) denbora hori jokatutzat emango zaie.

Hutsarteak honela emango dira:

Lehen erdian (lehen eta bigarren denboretan) erregistratutako bi hutsarte eman daitezke, edozein momentutan.

Bigarren erdian (hirugarren eta laugarren denboretan) erregistratutako hiru hutsarte, edozein momentutan.

Aparteko denbora bakoitzean erregistratutako hutsarte bat.

Erabiltzen ez diren erregistratutako hutsarteak ezin dira bigarren zatira edo aparteko denborara pasatu.

Lehen hiru denboretan ezin da ordezkapenik egin, halakoetarako izan ezik:

- Lesionatutako jokalari bat ordezkatzeko.

- Deskalifikatutako jokalari bat ordezkatzeko.

- 5 falta pertsonal egin dituen jokalari bat ordezkatzeko.


Jokalari bakoitzak lehen hiru denboretan gutxienez denbora oso bat jokatu behar du (denbora osoa denbora hasten denetik amaitzen den artekoa da), salbuespen hauetan izan ezik:

- Lesionatutako jokalaria: jokalariren batek denbora amaitzen ez badu lesionatu egin delako, denbora osoa jokatu duela onartuko zaio.

- Asistentzia jasoz gero ez dago jokalaria ordezkatzeko betebeharrik, betiere jokoa ez bada bi minutu baino gehiagoz eteten.

- Deskalifikatutako jokalaria: jokalariren batek denbora amaitzen ez badu deskalifikatu egin dutelako, denbora osoa jokatu duela onartuko zaio.

- 5 falta pertsonal egindako jokalaria: jokalariren batek denbora amaitzen ez badu 5 falta pertsonal egiteagatik, denbora osoa jokatu duela onartuko zaio.

- Jokalari lesionatua, deskalifikatua eta 5 falta pertsonalengatik kanporatua ordezkatzen duen jokalariaren kasuan, jokatutako denbora ez zaio denbora osotzat onartuko.

Jokalari bakoitzak lehen hiru denboretan denbora oso batez egon behar du ordezkoen aulkian (denbora osoa denbora hasten denetik amaitzen den artekoa da), salbuespenik gabe.

Kanasta egin dioten taldeak hutsartea eskatu dezake.

Denbora bakoitzean talde batek 4. falta gainditzen duenean, bi jaurtiketa libre emango dira. Beraz, denbora berri bakoitzean taldearen faltak zerotik hasita zenbatuko dira. Laugarren epealdiko faltak, ordea, aparteko denboretarako metatuko dira.

Baloia 24 segundoz eta 8 segundoz edukitzeko arauak aplikatuko dira.

Partida bat jokatzean talde batek markagailuan 50 puntuko aldea ateratzen badio besteari, partida bukatutzat joko da, Akta ofizialak une horretan adierazten duen emaitzarekin.  Geratzen diren minutuekin beste topaketa bati ekingo zaio, aktan eta sailkapenean inolako eraginik izan gabe, salbuespen hauek kontuan hartuta:

- Faltak zenbatzen jarraitu da, aktan jaso gabe.

- Deskalifikatzeko moduko faltaren bat egonez gero, Kirol Batzordearen esanera jarriko da.

Jokorako baloi ofiziala Baden markako BX471 ( bi koloretakoa ) edo BX 450 eredua izango da, mutilentzat, eta Baden markako BX 465 ( bi koloretakoa ) edo  BX 445 eredua, neskentzat.

4. Azken oharrak

Txapelketa batzordea

Txapelketa Batzordea, Saskibaloiko Euskal Federazioa izango da. 

Topaketako aktetan jasotako idatzien aurkako arrazoibide posibleak, interesatuek aurkeztu beharko dituzte, gehienez, topaketa amaitu ondorengo ordubetean.

Hartutako erabakiak arestian aipaturiko Batzordeak helaraziko dizkio dagokionari, jardunaldia amaitu ondorengo 3 ordutan.  Hori horrela izanda, honek, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzari errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio, aurreko komunikaldia egin ondorengo 2 orduetan.

Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak hartutako erabakiak, talde inplikatu guztiei helaraziko zaizkie, hurrengo topaketa hasi aurretik.

Kasu guztietan, gaur egun indarrean dagoen Saskibaloiko Euskal Federazioaren Diziplinazko Araudia ezarriko da.

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari.

b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.

c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.

d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.

e) Eskolako Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1999 dekretuari.

f) 160/1990 dekretua aldatzen duen abuztuaren 24ko 337/1990 dekretuari.

g) Euskadiko Saskibaloi Federazioaren araudiak xedatzen duenari.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/06/27