Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Igeriketa 06


Igeriketa 2006ko araudia

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak EUSKADIKO XXV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadi eta Nafarroako Igeriketa Federazioekin lankidetzan, 2006eko ekainaren 3an Tolosako Usabaleko igerilekuan. Hauxe duzue jokoen araudia:


1- Partaidetza

1993ko haurrek hartuko dute parte, bai mutilen eta bai nesken kategorietan.

Kirolariek lurralde historiko bakoitzean osatutako taldeetan hartuko dute parte. Denboraldirako lizentzia indarrean duten igerilariak bakarrik izan daitezke partaide. 

Selekzio bakoitzak bi errelebo-talde aurkeztu ditzake.

Lurralde historiko bakoitzak lau igerilari aurkeztu ahal izango ditu banakako saio bakoitzean.

Igerilari bakoitzak banakako bi saiotan parte hartuko du  jardunaldi bakoitzean proba bat  eta baita erreleboetan ere.

Euskadiko Igeriketa Federazioak edo Nafarroako igeriketa federazioak serieen behin-behineko zerrenda argitaratuko du maiatzaren 31an, asteazkenez, bere web orrian (www.eif-fvn.org edo www.fnn-nif.com ). Akatsen bat antzemanez gero, ekainaren 1a 19:00ak baino lehen adierazi beharko zaio aipatutako Federazioari. Web orrian argitaratutako zerrenda ez da eraldatuko, erreklamaziorik onartu edo onartuko ez den kontuan hartu gabe.


2- Proben egitaraua

1. jardunaldia
(06/06/03    10:00etan)

2. jardunaldia
(06/06/03   17:00etan)

1.- 1500 Librea Mutilak  15.- 800 Librea Neskak
2.- 400 Librea Neskak  16.- 400 Librea Mutilak
3.- 100 Tximeleta Mutilak  17.- 100 Estiloak Neskak
4.- 100 Tximeleta Neskak  18.- 100 Estiloak Mutilak
5.- 200 Bizkarrekoa Mutilak  19.- 200 Tximeleta Neskak
6.- 200 Bizkarrekoa Neskak  20.- 200 Tximeleta Mutilak
7.- 100 Bularrekoa Mutilak  21.- 100 Bizkarrekoa Neskak
8.- 100 Bularrekoa Neskak  22.- 100 Bizkarrekoa Mutilak
9.- 200  Librea Mutilak  23.- 200  Bularrekoa Neskak
10.- 200 Librea Neskak  24.- 200 Bularrekoa Mutilak
11.- 200 Estiloak Mutilak  25.- 100 Librea Neskak
12.- 200 Estiloak Neskak  26.- 100 Librea Mutilak
13.- 4 x 100 Librea Mutilak  27.- 400 Estiloak Neskak
14.- 4 x 100 Librea Neskak  28.- 400 Estiloak Mutilak
     29.- 4 x100 Estiloak Neskak
     30.- 4 x100 Estiloak Mutilak

3- Izen ematea

Lurraldeetako Federazioek posta elektronikoz bidali beharko dituzte Euskadiko Igeriketa Federaziora bakoitzaren selekzioko partaideen izen-emateak, beranduenez 2006eko maiatzaren 30ko 13:00etarako. Une horretatik aurrea jasotakoak ez dira onartuko.

Federazioek izen-zerrenda indibidualetan sartu beharko dituzte errelebo-probetan bakarrik parte hartuko duten igerilariak.

Aurretik, Euskadiko Igeriketa Federazioak "Pcnat" programaren lehiaketa-fitxategia igorriko die Lurraldeetako Federazioei, izen-ematea osatu dezaten.

4- Lehiaketa formula 

Serieak marken arabera osatuko dira. 

Erlojuaren aurkako sistema erabiliko da.


5- Bajak

Bajak idatziz eta inprimaki ofizialean adieraziko dira lehiaketako idazkaritzan, gutxienez jardunaldia hasi baino ordu erdi lehenago. 

Ordezkariak edo taldeko entrenatzaileak aurkeztu beharko ditu bajak (lehiaketa honetarako kreditatuta egon beharko dute), eta bertan seriearen zenbakia, igerilariaren izena eta kalea adierazi beharko dira. 

Baja aurkeztu gabe aurreikusitako probara etortzen ez den igerilariak ezingo du jardunaldiko beste probetan parte hartu (errelebozkoetan ere ez) eta ez du ordezkorik izango.


6- Sailkapenak eta puntuazioak

Proba bakoitzean MUTILEN eta NESKEN banakako sailkapenak egingo dira. 


7- Garaikurrak eta sariak 

Domina bana jasoko dute proba eta kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuek.


8- Janaria

Igeriketako Euskal Federazioak eskatuta janariaren kudeaketaz federazioa bera arduratuko da. Berari beste edozein modalitateri dagokion kostua besteko dirulaguntza emango zaio.


9- Azken oharra

Euskadiko Igeriketa Federazioak Lehiaketa Zuzendaria izendatuko du lehiaketa honetarako. Bera izango da agintari gorena bai lehiaketaren antolaketan eta baita lehiaketako Epaile Arbitroaren eskumenari ez dagozkion erreklamazioak konpontzeko ere.

Araudi honetatik kanpo geratzen den gai oro, Euskadiko Igeriketa Federazioko edo Nafarroako Igeriketa Federazioko txapelketa arautegiaren arabera gidatuko da (lehiaketa non egingo denaren arabera), eta haren lekuan, R.F.E.N.aren txapelketen arautegi orokorraren arabera.
 
 

 

 

Azken eguneratzea: 2006/06/27