Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Herri Kirolak 06


ARAUTEGIA HERRI  KIROLAK 2006

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko herri kirol Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXV. ESKOLARTEKO KIROL TOPAKETAK antolatuko ditu.Usabalgo kiroldegian (aparkalekuan) izango dira, 2006eko maiatzaren 27an. Hona hemen arautegia:


1. PARTAIDETZA

Txapelketan honako hauek hartu dezakete parte: 1992 eta 1993 urteetan jaiotako infantil eta 1994 eta 1995 urteetan jaiotako alebinek, baldin eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurralde historikoetako partaide badira.

2. TALDEEN OSAERA

Ikastetxeetako taldeek bete beharreko arauak:

a) Taldeek 10 eta 15 partaide izan beharko dituzte, neska eta mutilez osaturikoak.
b) Talde bakoitzean sexu bereko 5 partaide egon beharko dira gutxienez.
c) Talde bakoitzak bost jokotan hartuko du parte.
d) Erabiliko den materiala kategoria bakoitzari egokituko zaio.


3. JOKU SISTEMA

Egingo dituzten probak:

Sokatira
Lokotx bilketa
Zaku eramatea
Giza froga
Txinga eramatea

4. SAILKAPENA

Puntuka izango da.Proba bakoitzean, lortutako sailkapenaren arabera banatuko dira puntuak: lehenengoari 3 puntu, bigarrenari 2 eta hirugarrenari 1. Puntu gehien lortzen dituen taldea irabazlea izango da.


5. PROBAK

- Sokatira:

o Tiraldi bakoitzean talde bakoitzeko 8 neska mutilek hartuko dute parte. Talde bakoitzean sexu bereko3 lagun egon beharko dira gutxienez.
o 2 edo 3 tiraldi egingo dira talde bakoitzaren aurka.
o Berdinketarik gertatuz gero denbora laburrenean irabazi duen taldea hartuko da irabazletzat.


- Lokotx bilketa:

o Talde bakoitzetik bi neska-mutilek hartuko dute parte.
o Talde bakoitzak bere abiapuntu eta helmuga izango du. Toki bakoitzean federazioko teknikari bat egongo da.
o Talde bakoitzak lurrean jarritako 12 lokotx jaso beharko ditu eta saskian utzi, gero berriz saskitik atera eta bere tokian uzteko. Ikasleek erreleboka parte hartuko dute. Errelebo bakoitzean ikasle bakoitzak bi lokotx hartuko ditu. Aurrena bat hartu beharko du, saskian sartu eta gero eta bestea hartu eta gauza bera egin beharko du. Gero beste taldekidea aterako da gauza bera egitera. Lokotx guztiak jasota dituztenean berriz irten beharko dira partehartzaileak lokotxak saskitik atera eta lehen zeuden tokian uztera.

- Zaku eramatea:

o Talde bakoitzetik hiru neska-mutilek hartuko dute parte.
o Talde bakoitzak bere abiapuntu eta helmuga izango du. Toki bakoitzean federazioko teknikari bat egongo da.
o Ikasle bakoitzak zirkuituari bi itzuli eman beharko dizkio zakua bizkarrean duela. Lehenengo itzulia amaitzen duenean hurrengo taldekideari eman beharko dio zakua eta horrek amaitzen duenean besteari emango dio zakua emango dio. Hirugarrenak bere itzulia bukatzen duenean aurrenekoari emango dio bigarren itzulia egin dezan. Hala guztiek bi itzuli osatu arte. Norbaiti zakua eroriz gero bere bi taldekideek bakarrik jarri ahal izango diote berriz bizkarrean. Zakuen pisua:
Alebin kategorian: 5 kilo
Infantil kategorian: 8 kilo

- Giza proba:

o Talde bakoitzetik lau neska-mutilek hartuko dute parte:bi neska eta bi mutilek.
o Talde bakoitzak bere abiapuntu eta helmuga izango du. Toki bakoitzean federazioko teknikari bat egongo da.
o Bi itzuli eman beharko zaizkio itzuliari.
o Itzuli bakoitzean ikasle bat jarriko da gurpilaren gainean eta beste hiru taldekideek gurpilari tira egin beharko diote.
o Aurreneko itzulia amaitzean, helmuga parean gurpilaren gainean doan ikaslean gurpiletik jaitsi eta tiraka doan beste norbait igo beharko da, bigarren itzulia egiteko.


- Txinga eramatea:

o Talde bakoitzetik hiru neska-mutilek hartuko dute parte.
o Talde bakoitzak bere abiapuntu eta helmuga izango du. Toki bakoitzean federazioko teknikari bat egongo da.
o Ikasle bakoitzak itzuli bat emango dio zirkuituari.
o Txinga bakoitzaren pisua:
Infantilak 5 kilo.

6. AZKEN OHARRA

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari.

b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.

c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.

d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.

e) Eskolako Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1999 dekretuari.

f) 160/1990 dekretua aldatzen duen abuztuaren 24ko 337/1990 dekretuari.

g) Euskadiko Piraguismo Federazioaren araudiak xedatzen duenari.


 

Azken eguneratzea: 2006/05/23