Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Gimnastika erritmikoa 06


Arautegia Gimnastika Erritmikoa 2006

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Gimnasiako Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2006ko maiatzaren 28an Tolosako Usabal Kiroldegian. Hona hemen arautegia:


1. Partaidetza:

Infantil eta alebin neskak

2. Jokatzeko Modua

  • Banakako lehiaketa:
    Alebinak: ariketa bat eskuak libre direla eta beste bat sokekin.
    Infantilak: uztaiarekin eta pilotarekin ariketa bana.

 

  • Taldekako lehiaketa
    Alebinak: ariketa bat 3 eskuekin libre direla eta 3 pilotekin edo 3 eskuekin libre direla eta 2 pilotekin
    Infantilak: ariketa bat hiru uztai eta hiru sokekin edo hiru uztai eta bi sokekin.

 

  • Taldeen osaera
    Lurralde bakoitzak alebin mailan hiru talde aurkez ditzake, bost edo sei gimnasta titular eta ordezko batez osatuak, eta infantil mailan ere beste hiru talde, bost edo sei gimnastaz eta ordezko batez osatuak. Horretaz gain, talde bakoitzeko ordezkari edo entrenatzaile bat ere egongo da.
    Banakako modalitatean, lurralde bakoitzak, kategoria bakoitzeko bosna gimnasta aurkez ditzake gehienez eta ordezkari edo entrenatzaile bana.
  • Ariketa ezberdinen balio teknikoak Gimnasia Erritmikoko Euskal Federaziok argitaratutako arautegi eskolarraren araberakoak izango dira.


3. Sariak

Ondorengo sariak emango dira:

- Taldekako lehiaketan:

Garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutakoei kategoriako.

- Banakako lehiaketan:

Domina bana lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutakoei kategoriako


4. Azken Oharra

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.

b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.

c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.

d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.

e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.

f) Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990 Dekretua aldatzen duena.

g) Gimnasiako Euskal Federazioaren Arautegiak agindutakoa.

 


 

Azken eguneratzea: 2006/06/13