Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Errugbia 06



Araudia Errugbia 2006

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Errugbi Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu. Ordiziako (Gipuzkoan) errugbi zelaian izango dira, 2006eko maiatzaren 28an. Hona hemen arautegia:


1. Parte Hartzaileak

1992 eta1993 urteetan jaiotako jokalariak.
Guztira 19 jokalarik parte hartu dezakete: 12 titularrek eta 7 ordezkok. Aldaketak libreak izango dira, baina beti ere erdiko marratik eta jokoetarako osatuko den mahairako onespenarekin.

2. Joko Arauak

Jokalekuaren neurri maximoak 100x50 metrokoak izango dira eta 5 metroko alboko tartea kenduko da.

4 zenbakikoa izango da baloia.

10 minutuko 2 alditan jokatuko da partida, eta 5 minutuko atsedenaldia izango da bien arten.

Entsegu bakoitzeko 5 puntu lortuko dute, transformazioak 2 (beti zutabeen parean jaurtiko dira) eta zigor-ostiko eta drop-ek 3. Berdinketa egonez gero honako hauen arabera erabakiko da zein den irabazlea: lehenik, lortutako entsegu-kopuruaren arabera; bigarrenik, zigor-ostiko kopuruaren arabera; eta hirugarrenik, 22 metroko marratik kanpo lortutako transformazio-kopuruen arabera.

Partiduen ordutegia:
10'00 H. ARABA - NAFARROA
10'30 H. BIZKAIA - GIPUZKOA
11'00 H. ARABA - GIPUZKOA
11'30 H. NAFARROA - BIZKAIA
12'00 H. BIZKAIA - ARABA
12'30 H. GIPUZKOA - NAFARROA

Jokalarien eskubide eta betebeharrak:

Honako eskubide hauek dituzte jokalari guztiek:

o Baloia hartzekoa
o Baloiarekin korrika egitekoa
o Baloia atzerantz pasatzekoa
o Baloia duen aurkako jokalaria plakatzekoa
o Baloia ostikatzea

Honako betebehar hauek dituzte jokalari guztiek:

o Arauak, epailea eta jokalariak errespetatzekoa
o Plakaketa egiten badiote baloia ahalik eta azkarren askatzekoa
o Zutik jokatzekoa, inoiz ez lurrean
o Helduz plakatzekoa, kamisetatik tiratu eta aurkaria bota gabe
o Baloia jokatzen duen taldekidearen atzetik egotekoa

Baloia jokoan jartzea

Erdiko sakea. Aldi bakoitzaren hasieran edo entsegu baten ondoren
o Non: Zelai erdiko marran.
o Nola:

- Baloia lurrean jarriko da aldi bakoitzaren hasieran.
- Drop bidez, gutxienez 10 metro aurrera egin behar du baloiak puntuak lortu ondoren.
- Bi kasuetan 10 metrora egon behar da beste taldea

Hogei eta biko sakea. Baloi hilaren marratik irteten denean baloia.

o Non: 22 metroko marratik.
o Nola: Drop bidez, gutxienez 10 metro aurrera egin behar du baloiak

Mele. Aurreratua edo baloi joka ezina denean

o Non: falta egin den lekuan, markaketa-marratik eta alboko marratik gutxienez 5 metrora
o Nola:

Melean bi taldeak lehiatzen dira
5 jokalari (3 lehen lerroan eta 2 bigarren lerroan)
Gainontzeko jokalariak meleko azkeneko jokalarien hanken atzean
Ezin da 1,5 metro baino gehiago bultzatu ( baloia mele barruan bakarrik sartzen denean bultzatuko da).
Mele erdikoak baloiarekin korrika egin edo baloia pasa dezake.
Beste mele erdikoa baloia jokoan jarri den  marran geratu beharko da (mele tunelean), meleari itsatsia, mele atzera joan edo bertan geratu, jokoz kanpoko marra zeharkatu gabe melean ez dauden jokarientzat.

Albokoa. Baloia alboko marratik irteten denean.

o Non: falta egin den lekuan, markaketa-marratik eta alboko marratik gutxienez 5 metrora.
o Nola:

Honako hauek parte hartuko dute: jaurtitzaileak, lau jokalari eta meleko erdilari batek. Errenkadako jokalarien gainera bota behar da baloia.

Jauzilaria gerritik helduta altxatu ahal izango dute bere taldekideek.
7 metrora egon behar dira gainontzeko jokalariak.

Ostikoa. Beste arau-hauste batzuk egiterakoan.

o Non: falta egin den lekuan, markaketa-marratik eta alboko marratik gutxienez 5 metrora
o Nola:

Ostiko baten bitartez
10 metrora egon behar du beste taldeak

Kanporaketa:

o Aldi baterakoa: 5 minutu (jokalariari eta hezitzaileari azaldu arrazoia)
Aldi baterako kanporaketa indarrean dagoen bitartean kanporaturikoaren ordez beste jokalari bat sartuko da

Jokalaria zigortuko da, eta ez taldea
o Behin betikoa: aparteko kasuetan bakarrik (jokalariari eta hezitzaileari azaldu arrazoia)
Beste jokalari bat sartu daiteke hori ordezkatzeko
Jokalaria zigortuko da, eta ez taldea

Segurtasunagatik aho-babeslearekin eta takodun botekin jokatu behar dute jokalariek (galerazita dago tako aldagarriak dituzten botak erabiltzea).

3. Azken Oharra

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:

a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari

b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.

c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.

d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.

e) Eskolako Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1999 dekretuari.

f) 160/1990 dekretua aldatzen duen abuztuaren 24ko 337/1990 dekretuari.

g) Errugbiko Euskadiko Federazioaren araudiak dioenari.

 

Azken eguneratzea: 2006/06/27