Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Atletismoa 2013

Arautegia Atletismoa 2013

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Atletismo Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXXII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu. Aire zabaleko pistan izango dira, 2013ko maiatzaren 25ean, Durangoko atletismo pistan. Hona hemen arautegia:


1. Partaidetza

Txapelketan honako hauek hartu dezakete parte: haurren kategoriako atletek (1999 eta 2000 urteetan jaiotakoek), baldin eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurralde historikoetako selekzioetako partaide badira;  lurralde horietako ikastetxe eta elkarte ordezkarietako taldeek eta eskola kiroleko programetan parte hartu duten elkarteek. (LURRALDE HISTORIKO BAKOITZETIK BI TALDE, BAI GIZONEZKOEN KATEGORIAN BAI EMAKUMEZKOENEAN).

Lurralde-selekzioetako taldeek bina partaide eta erreleboetarako talde bana aurkeztu ahal izango dituzte proba bakoitzean. Atleta bakoitzak banakako proba bakarra eta errelebokoa egin ahal izango ditu gehienez.

Ikastetxeetako eta elkarteetako taldeek ordezkari bana gehi erreleboetarako taldea aurkeztuko dituzte proba bakoitzerako. Atleta bakoitzak banakako proba bakarra eta errelebokoa egin ahal izango ditu gehienez.

OHARRA.- Ikastetxeetako taldeetako atletek badute beren lurralde historikoko selekzioko kide gisa parte hartzerik, ikastetxearen ordez parte hartzen ez duten banakako proba batean; inork ezin du iraupen-probetan edo iraupen erdikoetan (500 m, 1.000 m eta 3.000 m) doblatu.

2. Taldeen osaera

Taldeek bete beharreko arauak:

a) Taldean 11 atleta badaude, 8 gutxienez erakunde berekoak izan beharko dira.
b) Taldean 10 atleta badaude, 7 gutxienez erakunde berekoak izan beharko dira.
c) Taldean 9 atleta badaude, 6 gutxienez erakunde berekoak izan beharko dira.
d) Taldean 8 atleta badaude, 6 gutxienez erakunde berekoak izan beharko dira.
e) Taldean 7 atleta badaude, 5 gutxienez erakunde berekoak izan beharko dira.


3. Joku sistema

Egingo dituzten probak:

 Lurralde selekzioetako taldeek


a) Gizonezkoen kategorian: 80 m, 150 m, 1.000 m, 3.000 m, 3 km ibiliak, 80 m hesiak (0,84), altuera, pertika, luzera-jauzia, pisua (3 kg), diskoa (0,800 kg), xabalina (500 g) eta 4 x 80 erreleboak.
b) Emakumezkoen kategorian: 80 m, 150 m, 1.000 m, 3.000 m, 3 km ibiliak, 80 m hesiak (0,76), altuera, pertika, luzera-jauzia, pisua (3 kg), diskoa (0,800 kg), xabalina (400 g) eta 4 x 80 erreleboak.

 Ikastetxeetako edo elkartetako taldeek

a) Gizonezkoen kategorian: 80 m, 500 m, 1.000 m, 80 m hesiak (0,84), altuera, luzera-jauzia, pisua (3 kg) eta 4 x 80 erreleboak.
b) Emakumezkoen kategorian: 80 m, 500 m, 1.000 m, 80 m hesiak (0,76), altuera, luzera-jauzia, pisua (3 kg) eta 4 x 80 erreleboak.

Altuera-jauzian, listonak atletek eskatutako altuera txikienean jarriko dira hasieran. Nolanahi ere, 10en multiploa izan beharko du neurriak eta, gero, 10 zm erantsiko zaizkio igo behar den bakoitzean, harik eta ezarritako altueretara heldu arte. Hona hemen ezarrita dauden altuerak:

 Emakumezkoen altuera: 1,20 - 1,25 - 1,30 - 1,35 - 1,40 - 1,43 eta hemendik aurrera + 3 zm
 Gizonezkoen altuera: 1,30 -1,35 - 1,40 - 1,45 - 1,50 - 1,55 - 1,58 eta hemendik aurrera + 3 zm
 Emakumezkoen pertika: 1,80 - 1,90 - 2,00 - 2,10 - 2,20 - 2,25 eta hemendik aurrera + 5 zm
 Gizonezkoen pertika: 1,80 - 1,90 - 2,00 - 2,10 - 2,20 - 2,25  eta hemendik aurrera + 5 zm

Jauzi horizontaletan eta jaurtiketetan, atleta bakoitzak LAU saiakera egiteko eskubidea izango du. Atleta-kopuruak ahalbidetzen badu eta zuzendaritza teknikoa ados badago, baina, atleta bakoitzak SEI aukera izango ditu.

Proba guztietan zuzenak izango dira finalak, eta bi serie egin behar badira, bata ikastetxeetako atleta ordezkariekin egingo da eta bestea lurralde-sekzioetako atleta ordezkariekin.

 4. Sailkapena

Bi sailkapen egingo dira:
a) Banakakoa (lehen hiru sailkatuak)
b) Ikastetxeen edo kluben araberakoa (lehen hiru sailkatuak )

Ikastetxe eta elkarteen araberako puntuazioan, txapelketan parte hartzen duten ikastetxe eta elkarteetako talde-kopuruaren arabera puntu bana emango zaizkio lehen sailkatzen den atletari (ikastetxe eta elkarteetako atleta ordezkariak bakarrik hartuko dira kontuan), bigarrenari puntu bat gutxiago, hirugarrenari beste bat gutxiago eta abar.

5. Probak

Proben ordutegia eta segida:

  • 10:30   80m  Hesiak. EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
  • 10:30   Altuera.GIZONEZKOAK SELEKZIOA - IKASTETXEA
  • 10:30   Altuera Jauzia EMAKUMEZKOA SELEKZIOA - IKASTETXEA
  • 10:30   Pertika. GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
  • 10:30 Diskoa (0.8kg.) GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
  • 10:30   Pisua (3kg.)  EMAKUMEZKOAK SELEKZIO -IKASTETXEA
  • 10:35   80 m Hesiak (0.76) EMAKUMEZKOAK IKASTETXEA
  • 10:45   80 m Hesiak (0,84) GIZONEZKOAK SELEKZIOA
  • 10:50   80 m Hesiak (0,84) GIZONEZKOAK IKASTETXEA
  • 11:00   80m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
  • 11:05   80m EMAKUMEZKOAK IKASTETXEA
  • 11:10   80m GIZONEZKOAK SELEKZIOA
  • 11:15   80m GIZONEZKOAK IKASTETXEA
  • 11:20   500m EMAKUMEZKOAK IKASTETXEA
  • 11:25   500 m GIZONEZKOAK IKASTETXEA
  • 11:30   1000 m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOZIOA-KASTETXEA
  • 11:40   1000 m GIZONEZKOAK SELEKZIOA-IKASTETXEA
  • 11:40   Pisua (3kg.) GIZONEZKOA SELEKZIOA-IKASTEXEA
  • 11:40   Luzera Jauzia GIZONEZKOA SELEKZIOA-IKASTEXEA
  • 11:40  Xabalina GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
  • 11:40   Altuera EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA-IKASTETXEA
  • 11:50   150m GIZONEZKOAK SELEKZIOA
  • 11:55   150m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
  • 12:00   3000m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
  • 12:00 3000 m Ibiliak GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA  5. KALEA
  • 12:15   3000 m GIZONEZKOAK SELEKZIOA
  • 12:30   4X80m EMAKUMEZKOAK SELEKZIOA
  • 12:40   4X80 m GIZONEZKOAK SELEKZIOA
  • 12:50   4X80 m EMAKUMEZKOA IKASTETXEA
  • 13:00   4X80 m GIZONEZKOA IKASTETXEA

6. Izen ematea

EUSKADIKO XXXII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOetako izenemateak Lurralde ezberdinetako kirol zerbitzuetan egin beharko dira (eta EZ, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zerbitzuetan) 2013ko maiatzaren 17a 20:00ak baino lehen.
2013ko maiatzaren 21ean, arratsaldeko 14:00ak baino lehen inskripzio-orria Atletismoko Euskal Federaziora igorriko delarik .

Dortsalak 2013ko maiatzaren 25ean bertan jasoko dituzte partaideek, probaren idazkaritzan (ordezkariak jasoko ditu bere ikastetxeko nahiz lurralde historikoko dortsal guztiak).

7. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.


8. Azken oharra

Arautegi honetan azaltzen ez direnetarako, honako hauetara jo da:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2013ko urtarrilaren 14ko Agindua, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2013ko otsailaren 11ko Ebazpena, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f) Euskadiko Atletismo Federazioaren arautegia.
g) IAAFren arautegia.

Euskara eta gazteleniazko araudien interpretazioetan ezberdintasunak izan ezkero, gaztelaniazkoa lehentasuna izango du.

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2013/05/28