Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Areto Futbola 2013

Arautegia Areto Futbola 2013

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Futbol Federazioarekin lankidetzan, Euskadiko XXXII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2013ko maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean Elorrioko kiroldegian.

Hona hemen arautegia:

1. JOKATZEKO MODUA

Taldeka: liga sistema, itzuli bakarrekoa.
Mailak:
Infantilak: 1999 eta 2000ean jaiotako neska-mutilak.

2. TALDEEN OSAERA

Taldeak honela osatuko dira: gehienez hamabi jokalari, ordezkari bat eta entrenatzailea.
Partidan zehar nahi adina aldaketa egin daitezke. Jokalari bakoitzak denbora bat jokatu beharko du gutxienez. Salbuespenak hauek izan daitezke:

  • Lesionatutako jokalaria.( Jokalari batek atentzioa jaso arren, aldaketa egiteko beharrik ez dago, jokoan bi minutuko edo gehiagoko etena ematen ez bada).
  • Kanporatutako jokalaria.

Talde bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, bi taldek kamiseta berdinak eramatea gerta ez dadin.

3. PARTIDEN IRAUPENA

Hogeita bost minutuko bi zati izango ditu partidak, tartean bost minutuko atsedenaldia dela. Zati bakoitzak 12minutu eta 30 segundoko bi tarte izango ditu. Beraien artean atsedenik gabe, aldaketak egiteko baliagarriak izango dira.

Talde bakoitzak hutsarte bat eskatzeko aukera du zati bakoitzean.
Ligaren azken sailkapenean berdinketarik gerta ez dadin, emaitza edozein delarik ere, hiru penalti jaurtiko ditu talde bakoitzak partidaren amaieran.  Partida arautegiaren arabera baldintza egokietan bukatu dutenen artean aukeratuko da penaltiak nork bota.

4. AZKEN SAILKAPENEAN BERDINKETA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK

 BERDINKETA BIKOITZA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK
1. Talde irabazleak beraien artean jokaturiko partidan lortutako emaitza.
2. Talde irabazleak beraien artean jaurtitako penaltien emaitzak
3. Partida denboran zehar sarturiko golen aldea.
4. Partida guzietan sarturiko penaltien aldea.
5. Partidan lortutako aldeko golak guztira
6. Aldeko penaltiak guztira
7. Desberdintze partida

 BERDINKETA HIRUKOITZA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK
1. Berdindutako taldeen arteko golen aldea
2. Berdindutako taldeen arteko penaltien aldea
3. Berdindutako taldeen artean gol gehien sartu dituena
4. Berdindutako taldeen artean penalti gehien sartu dituena
5. Partida denboran zehar sarturiko gol guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
6. Penalti guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
7. Kanporaturiko taldea kontuan edukiaz gol gehien sartu dituena
8. Kanporaturiko taldea kontuan edukiz penalti gehien sartu dituena
9. Zozketa


5. BALOIA
Baloia ASTORE etxekoa izango da, PRO SALA modelokoa.

6. SAKEAK

• ALBOKO SAKEA

Baloia alboko marretatik ateratzen denean, jokalariak baloia marraren gainean jarriko du ostikada baten bidez zelairatuz. Arerioa 5 metroko tartea utzi beharko du.

• KORNERRA
Kornerra talde erasotzaileko jokalari batek aterako du, baloia zelaiaren ertzean jarrita, ostikada baten bidez zelairatuko du. Arerioa 5 metroko tartea utzi beharko du.

• ATEKO SAKEA
Ateko sakea atezainak egingo du eta jokoan eskuz egindako jaurtiketaren bidez jarriko du, baina ondoko marra pasa duen lekuaren aldeko area erditik.

Baloia penalti areatik ateratzen den unean ulertuko da baloia jokoan dagoela eta ateko sakea zuzen egin dela. Baloia jokoan jarri arte aurkako jokalariak aipatu penalti areatik kanpo egon beharko dute.

Zelaiaren beste aldera pasatzea zilegia izango da . Ateko sakea eginez, zuzenean gola sartu ezkero ez da baliagarria izango.

7. GOLA

Ez da baliozkoa izango alboko saketik zuzenean lortutako gola. Baliagarria izango da kornerretik lortutakoa.
Edozein jokalarik sar dezake gola kantxako edozein tokitatik, lehen adierazitako tokietatik salbu.

8. BESTE BATZUK

Jokalariak atezaina barne, 4 “ dituzte edozein sake edo jaurtiketa egiteko.
Atezainak behin bakarrik jaso ahal izango du bere taldeko jokalariek nahita edo nahigabe eginiko lagapenak, eta ezingo du baloia berriz ukitu aurkari batek baloia jokatu edo ukitu arte edota beste zelaira pasa ez bada.
Taldekide batek atezainari baloia zelaiaren edozein aldetik, nahita bidalitakoan honek eskuarekin jokatzen badu, falta izango da. ( falta egin duen tokitik jaurtiketa ez zuzenaren bidez egingo da, hau atezainaren eremuaren barruan izan ezkero jaurtiketa ez zuena marraren gainetik izango da).

9. SARIAK

Ondorengo sariak emango dira: garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutako taldeei mutilen kategorian eta lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutako taldeei nesken kategorian.

10. EZBEHARREN AURREAN

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

11. AZKEN OHARRA

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a)  14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b)  Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2013ko urtarrilaren 14ko Agindua, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2013ko otsailaren 11ko Ebazpena, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f)  Futboleko euskal federazioaren arautegia.

Euskara eta gaztelaniazko araudien interpretazioetan ezberdintasunak izan ezkero, gaztelaniazkoa lehentasuna izango du.


 

 

 

Azken eguneratzea: 2013/05/28