Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVIII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Areto Futbola 09

Arautegia Areto Futbola 2009

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Areto Futboleko Federazioarekin lankidetzan, Euskadiko XXVIII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2009ko maiatzaren 30an eta 6an Abetxukoko kiroldegian, Gasteizen.

Hona hemen arautegia:

1. Jokatzeko modua


Taldeka: liga sistema, itzuli bakarrekoa.
Mailak:
Infantilak: 1995 eta 1996ean jaiotako neska-mutilak.

2. Taldeen osaera

Taldeak honela osatuko dira: gehienez hamabi jokalari, ordezkari bat eta entrenatzailea.
Partidan zehar nahi adina aldaketa egin daitezke. Talde bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, bi taldek kamiseta berdinak eramatea gerta ez dadin.

3. Partiden iraupena

Hogeitabostna minutuko bi zati izango ditu partidak, tartean bost minutuko atsedenaldia dela.
Talde bakoitzak hutsarte bat eskatzeko aukera du zati bakoitzean.
Ligaren azken sailkapenean berdinketarik gerta ez dadin, emaitza edozein delarik ere, bost penalti jaurtiko ditu talde bakoitzak partidaren amaieran.  Partida arautegiaren arabera baldintza egokietan bukatu dutenen artean aukeratuko da penaltiak nork bota.

4. Azken sailkapenean berdinketa egonez gero erabiliko diren irizpideak

 Berdinketa bikoitza egonez gero erabiliko diren irizpideak


1. Talde irabazleak beraien artean jokaturiko partidan lortutako emaitza.
2. Talde irabazleak beraien artean jaurtitako penaltien emaitzak
3. Partida denboran zehar sarturiko golen aldea.
4. Partida guzietan sarturiko penaltien aldea.
5. Partidan lortutako aldeko golak guztira
6. Aldeko penaltiak guztira
7. Desberdintze partida

 Berdinketa hirukoitza egonez gero erabiliko diren irizpideak


1. Berdindutako taldeen arteko golen aldea
2. Berdindutako taldeen arteko penaltien aldea
3. Berdindutako taldeen artean gol gehien sartu dituena
4. Berdindutako taldeen artean penalti gehien sartu dituena
5. Partida denboran zehar sarturiko gol guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
6. Penalti guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
7. Kanporaturiko taldea kontuan edukiaz gol gehien sartu dituena
8. Kanporaturiko taldea kontuan edukiz penalti gehien sartu dituena
9. Zozketa


5. Baloia


62 eta 63 zentimetro arteko zirkunferentzia izango du baloiak, eta 360-380 gramoko pisua.

 

6. Sakeak

• Alboko sakea

Baloia alboko marretatik ateratzen denean, jokalariak baloia marraren gainean jarriko du ostikada baten bidez zelairatuz. Arerioa 5 metroko tartea utzi beharko du.

• Kornerra
Kornerra talde erasotzaileko jokalari batek aterako du, baloia zelaiaren ertzean jarrita, ostikada baten bidez zelairatuko du. Arerioa 5 metroko tartea utzi beharko du.

• Ateko sakea
Ateko sakea atezainak egingo du eta jokoan eskuz egindako jaurtiketaren bidez jarriko du, baina ondoko marra pasa duen lekuaren aldeko area erditik.

Baloia penalti areatik ateratzen den unean ulertuko da baloia jokoan dagoela eta ateko sakea zuzen egin dela. Baloia jokoan jarri arte aurkako jokalariak aipatu penalti areatik kanpo egon beharko dute.

Zelaiaren beste aldera pasatzea zilegia izango da . Ateko sakea eginez, zuzenean gola sartu ezkero ez da baliagarria izango.

6. Gola

Ez da baliozkoa izango alboko saketik zuzenean lortutako gola. Baliagarria izango da kornerretik lortutakoa.
Edozein jokalarik sar dezake gola kantxako edozein tokitatik, lehen adierazitako tokietatik salbu.


7. Beste batzuk


Jokalariak atezaina barne, 4 “ dituzte edozein sake edo jaurtiketa egiteko.
Atezainak behin bakarrik jaso ahal izango du bere taldeko jokalariek nahita edo nahigabe eginiko lagapenak, eta ezingo du baloia berriz ukitu aurkari batek baloia jokatu edo ukitu arte edota beste zelaira pasa ez bada.
Taldekide batek atezainari baloia nahita bidalitakoan honek eskuarekin jokatzen badu, falta izango da. ( falta egin duen tokitik jaurtiketa ez zuzenaren bidez egingo da, hau atezainaren eremuaren barruan izan ezkero jaurtiketa ez zuena marraren gainetik izango da).

8. Sariak


Ondorengo sariak emango dira: garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutako taldeei mutilen kategorian eta lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutako taldeei nesken kategorian.

9. Ezbeharren aurrean

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

10. Azken oharra


Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.
c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.
e) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
f) Areto futboleko euskal federazioaren araute