Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXVII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Areto Futbola 08

Arautegia Areto Futbola 2008

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Areto Futboleko Federazioarekin lankidetzan, Euskadiko XXVII. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu 2008eko maiatzaren 31 an eta 7an Donostiako Gaska kiroldegian.

Hona hemen arautegia:

1. JOKATZEKO MODUA


Taldeka: liga sistema, itzuli bakarrekoa.
Mailak:
Infantilak: 1994 eta 1995ean jaiotako neska-mutilak.

2. TALDEEN OSAERA

Taldeak honela osatuko dira: gehienez hamabi jokalari, ordezkari bat eta entrenatzailea.
Partidan zehar nahi adina aldaketa egin daitezke. Talde bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, bi taldek kamiseta berdinak eramatea gerta ez dadin.

3. PARTIDEN IRAUPENA

Hogeitabostna minutuko bi zati izango ditu partidak, tartean bost minutuko atsedenaldia dela.
Talde bakoitzak hutsarte bat eskatzeko aukera du zati bakoitzean.
Ligaren azken sailkapenean berdinketarik gerta ez dadin, emaitza edozein delarik ere, hiru penalti jaurtiko ditu talde bakoitzak partidaren amaieran.  Partida amaitzean kantxan dauden jokalarien artean aukeratuko da penaltiak nork.

4. AZKEN SAILKAPENEAN BERDINKETA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK

 BERDINKETA BIKOITZA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK
1. Talde irabazleak beraien artean jokaturiko partidan lortutako emaitza.
2. Talde irabazleak beraien artean jaurtitako penaltien emaitzak
3. Partida denboran zehar sarturiko golen aldea.
4. Partida guzietan sarturiko penaltien aldea.
5. Partidan lortutako aldeko golak guztira
6. Aldeko penaltiak guztira
7. Desberdintze partida

 BERDINKETA HIRUKOITZA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK
1. Berdindutako taldeen arteko golen aldea
2. Berdindutako taldeen arteko penaltien aldea
3. Berdindutako taldeen artean gol gehien sartu dituena
4. Berdindutako taldeen artean penalti gehien sartu dituena
5. Partida denboran zehar sarturiko gol guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
6. Penalti guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
7. Kanporaturiko taldea kontuan edukiaz gol gehien sartu dituena
8. Kanporaturiko taldea kontuan edukiz penalti gehien sartu dituena
9. Zozketa

5. BALOIA

59 eta 61 zentimetro arteko zirkunferentzia izango du baloiak, eta 360-380 gramoko pisua.

6. SAKEAK

ALBOKO SAKEA
Baloia alboko marretatik ateratzen denean, jokalariak bi eskuak erabiliko ditu berriro jokoan jartzeko, eta buruaren atzealdetik aurrealdera botako du baloia.  EZIN DA SALTORIK EGIN SAKEA EGITEAN

 KORNERRA
Kornerra talde erasotzaileko jokalari batek aterako du, bi eskuak erabiliz, atzetik aurrera eta baloia buru gainetik igaroaraziz egin beharko du. EZIN DA SALTORIK EGIN SAKEA EGITEAN
Jaurtiketa egiteko unean oinen zatiren bat zoru gainean eduki beharko da, beti ere, jokalekutik kanpo; besterik, jokalariaren gorputzak beste aldeko alboko eta ondoko marra elkartzen diren puntura begira egon beharko du.

 ATEKO SAKEA
Ateko sakea atezainak egingo du eta jokoan eskuz egindako jaurtiketaren bidez jarriko du, baina ondoko marra pasa duen lekuaren aldeko area erditik.

Baloia penalti areatik ateratzen den unean ulertuko da baloia jokoan dagoela eta ateko sakea zuzen egin dela. Baloia jokoan jarri arte aurkako jokalariak aipatu penalti areatik kanpo egon beharko dute.

7. GOLA

Ez da baliozkoa izango alboko, ertzeko, erdiko eta ateko saketik zuzenean lortutako gola.
Edozein jokalarik sar dezake gola kantxako edozein tokitatik, lehen adierazitako tokietatik salbu.

8. BESTE BATZUK

Jokalariak atezaina barne, 5 “ dituzte edozein sake edo jaurtiketa egiteko.
Atezainak behin bakarrik jaso ahal izango du bere taldeko jokalariek nahita edo nahigabe eginiko lagapenak, eta ezingo du baloia berriz ukitu aurkari batek baloia jokatu edo ukitu arte.

9. SARIAK

Ondorengo sariak emango dira: garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutako taldeei mutilen kategorian eta lehen, bigarren eta hirugarren sailkatutako taldeei nesken kategorian.

10. EZBEHARREN AURREAN

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

11. AZKEN OHARRA


Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.
c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.
e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.
f) Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990
g) Areto futboleko euskal federazioaren arautegia.