Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak - Aerobic 2013

Arautegia Aerobika

Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Gimnastika Federazioarekin batera, 2013ko maiatzaren 26an Euskadiko XXXII. Eskolarteko Kirol Jokoak antolatuko ditu Durangoko Landako kiroldegian, ondorengo araudiaren arabera:

1. Adinak eta kategoriak

 1999-2000 urte bitartean jaiotakoak infantil, eta 2001-2002 urte bitartekoak alebinak.

2. Txapelketa mota

 5-12 kideez osatutako taldeak  (mistoak edo ez)
 Hirukoteak (mistoak edo ez)
 Bikoteak ( mistoak edo ez)

Oharra Gimnastek bi modalitatetan soilik parte hartu ahal izango dute.

• Konpetizio gunea: 10x10 metrotako azalera lisoa talde eta hirukoteentzat, eta 7x7 metrotakoa banakako eta bikoteentzat, konpetizio azalera marrazten duen 5 zm-ko zabalerako marra batez inguratuak.
• Ariketen iraupena minutu bat eta 30 segundukoa izango da, puntuaketa mailaren arabera izango da. Ariketa osoa musikarekin egin behar da.
• Janzkera FIG kodearen araberakoa izango da (mediak ez dira beharrezkoak izango)
• Zapatilak txuriak izan beharko dira.
• Euskadiko Txapelketarako kategoria bakoitzeko lehenengo 6 taldeak klasifikatuko dira, binaka, hirukote eta taldeen artean banatuak.

• Gimnasta bakoitzaren entrenatzaileak musika cd bat eraman beharko du, bertan erabilitako musika aurkeztutakoarena baino beste formatu batean izan beharko du erreprodukzioarekin arazoak ekiditeko.

3. Kirol sariak


Ondorengo kirol sari hauek egongo dira:
 5-12 kideetako taldeak:
Saria sailkatutako 1go, 2. eta 3. taldeei emango zaie.
 Hirukoteak:
Saria sailkatutako 1go, 2. eta 3. hirukoteei emango zaie.
 Binaka:
Saria sailkatutako 1go, 2. eta 3. bikoteei emango zaie.

4. Edozein ezustekoren aurrean


Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

5. Azken oharra


Araudi honetan jasotzen ez diren kasuak Euskal Federazioaren lehiaketa-batzordeak erabakiko ditu eta bere erabakiak apelaezinak izango dira.
Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:
a.- 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b.- Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren 2013ko urtarrilaren 14ko Agindua, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren deialdia egiteko dena
e) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2013ko otsailaren 11ko Ebazpena, 2013ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXII. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
f.- Euskadiko gimnastika (Aerobik) federazioaren araudiak xedatzen duenari.
Euskara eta gazteleniazko araudien interpretazioetan ezberdintasunak izan ezkero, gaztelaniazkoa lehentasuna izango du.

 

Azken eguneratzea: 2013/05/28