Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

22. Mugikortasun Jasangarriaren Lege-proiektua.

Erakundea:
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Mugikortasunari buruzko egungo esparru juridiko integratua definitzeak garraio-eredu eraginkorra, behar bezala planifikatua eta integrala sustatuko du, premia sozioekonomikoetara egokitua, eta ingurumen-inpaktuak eta inpaktu sozialak nabarmen murriztuko ditu egungo sistemarekiko

Beste helburu batzuk:
  • Lurralde-antolamendu egokia sustatzea, administrazio publiko eskudunen plangintzan mugikortasun jasangarriaren aldagaia sartuz, hau da, zerbitzuak eta garraiobideak, beharrezko azpiegiturak eta lotutako gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-kostuak.
  • Garraio-sare integratua, eraginkorra eta jasangarria eratzea, garraiobideen arabera esku hartzeko gaitasuna duten administrazioekin lankidetzan.
  • Lehentasuna ematea garraio publikoari eta ingurumen-inpaktuak murrizteari eta energia berriztaezinaren kontsumoari.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • EAEko Administrazio Publikoa, foru- eta toki-administrazioak.
  • Garraio publikoko zerbitzuen titularrak eta/edo ustiatzaileak.
  • Bidaiarien eta salgaien garraioko jarduerekin zerikusia duten erakunde publiko edo pribatuak.
  • Herritarrak, oro har

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2022ko lehenengo seihilekoan.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Legebiltzarrera bidaltze Hasita

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta