Azken eguneratzea: 2011/10/18
Bisitan izan dira Ruiz de Viñaspre eta Ondalán Upelategietan bezero errusiar eta kanadarrak
Arabar Errioxako paisaia bitxia, bere mahasti eta upeltegiekin, izan zen anfitrioi nagusia, Ruiz de Viñaspre (Laguardia-Araba) eta Ondalán (Oion-Araba) Upeltegietan izan zen bisita komertzialean.
Arabar Errioxako paisaia bitxia, bere mahasti eta upeltegiekin, izan zen anfitrioi nagusia, Ruiz de Viñaspre (Laguardia-Araba) eta Ondalán (Oion-Araba) Upeltegietan izan zen bisita komertzialean. JSC Mozel-eko bezero errusiarrek, inportatzailearekin batera antolatutako lehiaketa bati esker, bi upeltegiak eta beren mahastiak bisitatu zituzten iraileko bigarren asteburuan, bai eta, tokian bertan, beren ardoen idiosinkrasia ezagutu ere.
Ruiz de Viñaspre Upeltegien gerentea den Charo Alegrek zera nabarmendu zuen, “mahats-bilketaren aurretik, aurten berriz ere, Errusiako betiko lagunak eta, aldi berean, urteroko berriak, etorri zitzaizkiela bisitan. Uztan bezala: mahasti berberak mahats berriekin. Dastatu duguna eta dastatzeko gelditzen zaiguna ospatu eta aztertu dugu”. Halaber, Alegrek eskertu zien beren bidaiari esker energia ematen dietela gustuko dutena egiten jarraitzeko: ardoa.
Bestalde, Ondalán Upeltegiak Fernando García kanadar inportatzailearen bisita izan zuen irailaren 16an, bezerorik onenen talde ugariarekin.
García, gainera, chef ezaguna da Kanadan, eta beraz, sukaldaritzako maisu-eskolak eskaini zizkien bisitariei, haien gozamenerako. Saio horietarako Eusko Labela duten gure produktuetako batzuk aukeratu zituen. Bertaratutakoek erakustaldian sortutako platerak dastatu zituzten, eta jakina, anfitrioiarena egin zuen Upeltegiko ardoez lagundurik..
Ondalan Upeltegietan kanadar inportatzailearen bisita ETBko Sustraia programaren 67. kapituluko 16 minutuan ikus daiteke.

Bezero errusiarrek Ondalan upeltigietan egindako bisita
