Azken eguneratzea: 2011/06/17
Serrats taldeak denda ireki du Bermeon
Serrats taldeak bere produktuen saltoki berria bihurtu du Bermeon zuen biltegia.
Bermeoko (Bizkaia) Serrats taldeak bere produktuen saltoki bihurtu berri du Sollubeko portutik behera zuen biltegia. Horrek eroste-prozesua erraztuko die kontsumitzaileei, orain arte fabrikara jo behar baitzuten konpainiak eskuz prestatutako arrain-kontserbak erosteko.
Dendako kartelek enpresak izandako bost belaunaldiei eta produktuei egiten diete erreferentzia, eta Zuzeneko salmentaren garrantzia azpimarratzen dute.
Horrez gainera, sarean (on line) ere badu Gourmet Arrain Kontserben denda bat, bere web orrian.
