Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Jendaurreko informazioa: Hondakin Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana


3/1998 Legeak , otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa babestekoak, hondakinei buruzko politikaren oinarriak biltzen ditu. Lehentasuna ematen zaie hondakinen prebentzioari eta produkzioko minimizazioari, berriz erabiltzeari eta balioztatzeari, eta, azkenean, balioztatzea ezinezkoa denean hondakinak behar bezala deuseztatzea tratatzen da.

Euskal Herriko Ingurugiroa babestekoaren otsailaren 27ko 3/1998 Legearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Organoari hondakinei buruzko planak prestatzeko ematen zaizkion eskumenak betez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana (2008-2011) deritzon dokumentua egin du Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak. 

Sustatzen den planak lortu beharreko helburuen, garatu beharreko estrategien, azpiegiturak sortzearen eta finantzaketa sistemen zehaztasunak azaltzen ditu.

Ingurumenaren gainean plan eta programa batzuk  izan dezaketen eraginen ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen 10. artikuluaren arabera plan edo programaren aurre bertsioari eta ingurumen jasangarritasun txostenari dagokien kontsulta izapideak hurrengo jarduketak aurreikusten ditu:

a) jendearen eskura jarri

b) Afektatuak izan daitezkeen Administrazio Publikoei eta interesdun publikoari kontsuta, 45 egun izango dituztelarik aztertzeko eta oharrak aurkezteko

Nahi duenak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko (2008-2011) Planari buruzko iritzi edo/eta alegazioak bidali ahal izango ditu, 2008ko maiatzaren 2a baino lehen, honako helbide honetara:

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Ebazpena, 2008ko otsailaren 13koa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana (2008-2011) jendaurrean jartzea onartzen duena.

Zirriborroa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko (2008-2011) Planarena. pdf formatoko dokumentua  (1,7 Mb)

Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio bateratuaren azterlana, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko (2008-2011) Planarena. pdf formatoko dokumentua  (2,7 Mb)

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2008/03/05