Azken eguneratzea: 2011/03/02
ICEXek adierazi duenez, Indiako ardo-merkatua erronka interesgarria da Espainiako enpresentzat
Indiako ardo-merkatua erronka interesgarria da Espainiako enpresentzat
Indiako ardo-merkatua erronka interesgarria da Espainiako enpresentzat, Espainiako Enbaxadak New Delhin duen Ekonomia eta Merkataritza Bulegoak ICEXek (Kanpo Merkataritzako Institutua) Plan Indiaren barruan eskatutako azterketan jakinarazi duenez.
Egitura eta ekonomia aldaketa handiak ari dira gertatzen Indian azken urte hauetan, eta txosten horrek adierazten duenez, “bi herrialde horien arteko distantzia kultural handia gainditu eta promozio ona egiten duten herrialdeek aukera edukiko dute ardoaren sektorean eskaerari dagokionez hazkunde-aurreikuspen handienetakoa duen merkatu batean sartzeko”. Txinaren goraldiaren aurkako aukera da, eta erosteko ahalmen handia du Indian sortzen ari den gizarte berriak; Mendebaldeko herrialdeen ohiturak eta bizimoduak bereganatu nahian ari da, gainera.
Bi arrazoi horiek direla-eta, ardoa bezalako produktuak bereganatzen hasi da India.Azterketak azpimarratu duenez, populazioaren zati txiki bat baino ez da Espainiako ardoarentzako balizko merkatu, ehuneko txiki bat baino ez, baina “erosteko ahalmen handia du”. Merkatuaren neurria, tokiko ekoizpena, inportazioak, eskaeraren azterketa kualitatiboa, prezioak eta horien osaketa, banaketa, merkatuan sartzeko baldintzak, azokak, sektorearen argitalpenak eta abar ere jorratzen dituzte Espainiako Enbaxadak New Delhin duen Ekonomia eta Merkataritza Bulegoaren ardoaren sektorearen arloko ohar horiek.
Elikadura Sustatzeko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web honetako Plan India atalean edo esteka zuzen honen bidez ere kontsulta daiteke ICEXek eskatutako txostena.: 2010 Ardo-merkatua Indian (pdf 310 Kb).