Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azken eguneratzea: 2011/01/20

Web edukiak zeinu-mintzairan interpretatzea pertsona gorrentzat

Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritza - Eusko Jaurlaritza

Web-erabilgarritasuna hobetzeko aurrekariak

2010. urtean zehar, Eusko Jaurlaritzako Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzatik erabilgarritasuna eta web-estandar politika berria garatzeko lanak burutu dira.

Politika berri honen xedea Euskadi.net-eko atarien sarea Web Accessibility Initiatite (WAI) erakundeak ezarritako Web 2.0 (WCAG 2.0) Edukien Erabilgarritasunerako Jarraibideei egokitzea da. 

Politika honen behin betiko ezarpena 2011. urtean zehar garatuko da. Hauexek dira bere helburuak:

  • Ezagutza. Web guneetan zuzenketak egin baino lehen, ikerketa baten bidez erabilgarritasun eta estandarizazio maila ezagutu nahi dira.
  • Web-edukien eta kudeaketa-lanabesen zuzenketa eta egokipen planaren diseinua.
  • Atari garrantzitsu zehatz batzuen erabilgarritasun maila aztertzea, bere iraunkortasuna errazteko asmoz.
  • Web-kudeaketa lanetan aritzen diren langileek (teknikariak, web-kudeatzaileak, edukien editoreak) prestakuntza jasoko dute.

Zeinu-mintzairara edukiak egokitzeko plan-pilotua

Web-guneak erabilgarri egiteko ekimenaren barruan, 2010. urtearen amaieran pertsona gorrentzat web-edukiak zeinu-mintzairara egokitzeko plan-pilotua gauzatzen ari da.

Helburua:

www.zuzenean.euskadi.net, Eusko jaurlaritzako Herritarrei Arreta Emateko web-gunearen testu erabilgarrienak zeinu-mintzaira itzuli dira.

Horretaz gain, esperientzia pilotu hau arrakastatsua bada, Euskadi.net-eko beste webgunetara zabaltzeko asmoa dago.

Erabilitako teknologia:

SIGNia izeneko teknologia erabili da proiektu honetan:

  • Gorren komunitateak Informazio Gizartean duen erabilgarritasuna hobetzeko.
  • Erabilitako teknologiak Errealitate Birtuala eta 3D-lanabesak erabiltzen ditu.
  • JAVA osagarri baten bidez avatarra edo 3Dtako pertsonaia integratzen da web-orrialdeetan.
  • Itzulpenak tamaina txikiko XML fitxategietan antolatzen dira.

Sistema honen abantailak:

  • Kalitatea eta ia errekurtsoak galdu gabe leiho handietan egikaritu daiteke.
  • Eduki dinamikoak sar daitezke: zeinu-mintzairara itzulitako esaldiak datu-basean gorde egingo dira; horrela, elkarrizketa berriak sortarazteko esaldiak kateatu daitezke. 
  • Erabiltzaileak avatarraren kontrol osoa du (biratu, hurbildu eta urrundu). Teknologia honen bidez zeinu-mintzairaren keinuak eta interpretazioak hobeto ikusten eta ulertzen dira.

 Informazio osagarria: