Eraikuntza eta eraispen hondakinak sortzea eta kudeatzea arautzen duen dekretu-proiektua
Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea garatzeko onartu zen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuaren helburua eraikuntza eta eraispen hondakinak sortzearen eta kudeatzearen erregimen juridikoa ezartzea da. Errege Dekretuaren xedea aipatutako hondakinen prebentzioa, berrerabilpena, birziklapena eta beste balorizazio modu batzuk sustatzea da, beti ere ezabatze prozesuetara doazen hondakinek tratamendu egokia izan dezatela bermatuz eta horrela eraikuntza jardueraren garapen jasangarriari lagunduz.
Otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan adierazten denez, gai horri buruzko eremu batzuk autonomia erkidegoak onartu beharreko berariazko legeriaren bitartez arautu behar dira.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak honako dekretu-proiektu hau landu du: eraikuntza eta eraispen hondakinak sortzea eta kudeatzea arautzen dituen dekretu-proiektua.
Aipatutako dekretu-proiektua Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen arabera bideratu behar da.
8/2003 Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaeragatik komeni bada, jendaurrean jarri beharko dira.
Jendaurreko informazioan zenbait administrazio publiko, erankunde eta eragindako sektoreetako pertsona juridikok aurkeztu zituzten idazkiak.
Izapide hori egin ondoren, dekretu horri dagozkion derrigorrezko txostenak aurkeztu eta gero, aurki Gobernu Kontseiluan aurkeztuko da bere onarpenerako. Gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Aurreproiektuaren testua
(272 kb) (jendaurrean aurkeztutako testua)
Alegazio-txostena
(197 kb)
Proiektuaren testua
(417 kb) (Gorbernu Kontseiluan aurkeztuko den testua)