Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azken eguneratzea: 2013/01/30

Ibaialde 2013 kanpaina hastear dago!

Horretarako, ordea, aurreko urteetan bezala behar-beharrezkoa dugu zuen lankidetza

Parte-hartzaileak: 

Ikastetxeak, unibertsitateko ikasleak, talde antolatuak (naturalistak, ekologistak, aisialdikoak, kirol elkarteak eta abar) edo banakakoak (nor bere izenean).

Parte hartzeko modalitateak:

Kit analitikoa

 

  • Oinarrizko programa (Lehen Hezkuntza)
  • Programa zientifikoa (Bigarren Hezkuntza edo nagusiagoak)

Izena ematea:

Otsailaren 4tik aurrera.

Materialen banaketa:

Martxoaren 1etik aurrera.Ikasleak materialekin

Prestakuntza irteera tematikoak:

Martxoaren 1ean (ostirala) eta martxoaren 2an (larunbata).

Lagun gaitzazu Gorbeiako Parketxetik abiatuta burutuko dugun baso faunaren aztarna eta arrastoen azterketa egitera, eta ezagutu ezazu Ibaialde programa.

Irakasleei, talde arduradunei eta laginketa bakarka egingo dutenei zuzenduta (aurrez 902 160 138 telefonoan baieztatu behar da irteeran parte-hartzea). 

Landa-lanean bildutako datuak bidaltzea:Ikasleak azterketa egiten

Ekainaren 14ra arte Ingurugeletan.

Ibaialde lehiaketa:

Ekainaren 14a izango da lanak jasotzeko azken eguna (ikusi hemen oinarriak).

Kanpaina hau ondo burutzeko ezinbestekoa da zuek parte hartzea. 

Kanpainan parte hartzeko inprimakia: 

Beraz, hala nahi izanez gero, bete ezazue inprimakia, Ibaialde 2013 kanpaina aukeratuta eta bidali posta elektronikoz.Umeak barrez

Halaber, telefonoz ere eman dezakezue izena. Horretarako, deitu zenbaki honetara:

902 160 138

Pdf formatoko foiletoa: