Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azken eguneratzea: 2010/10/28

Eguren Ugarte hotela saritu dute Mahastizaintza eta Ardogintza Turismoaren VIII Best Of sarietan

'Ostatu' atalean lortu du saria Great Wine Capitalsen

Ardoa egiteaz gainera, enoturismoaren negozio-aukerak utzi dituzte agerian upategiek, eta mahastietan hotelak egitea ekarri du horrek. Horixe da Guardiako (Araba) Heredad Ugarte upategien Eguren Ugarte hotelaren kasua, hain zuzen.

Hiriburu eta Mahasti Handien Sareak (Great Wine Capitals - bederatzi hiri handiren nazioarteko elkarteak da: Bilbo-Errioxa, Bordele, Ciudad del Cabo, Florentzia, Mainz, Mendoza, Porto, San Frantzisko-Napa Valley eta Christchurch-Zeelanda Berria, nazioartean izen handia duten mahastizaintza eta ardogintza eskualdeetatik hurbil daude) ‘Ostatu’ ataleko Mahastizaintza eta Ardogintza Turismoaren Best Of saria eman diote urriak 26n Bilboko Alondegian.

Hemendik aurrera, nazioarteko mailako sarietan lehiatuko da aurten inauguratu duten Eguren Ugarte hotela; sari-emate ekitaldia azaroan izango da, Sarearen Biltzar Nagusian, Zeelanda Berrian. Nafarroako, EAEko eta Errioxako merkataritza ganberetako eta turismo sailetako ordezkariek eta Bilboko Udalekoek osatu zuten epaimahaia, eta turismo enologikoaren bikaintasunaren eta kalitatearen bilaketa baloratu zuen.

Heredad Ugarteko presidente Asunción Egurenek jaso zuen saria; bere aita eta upategiaren sortzailearen irudia ekarri zuen gogora, eta upategiaren helburu nagusia “Vitorinoren irudiari eta lan onari eustea eta zabaltzea” dela adierazi zuen; haren espirituari, lanari, indarrari eta adeitasunari eustea, alegia, bere pasiorik handienean utzi baititu horiek, azken 50 urte pasa hauetan: ardoan”. Eguren Ugarte hotela Paganosen (Guardia) dago, Arabako Errioxan, eta lur azpian, haitzean, egindako 2000 metro koadro tunelen gainean; bertan gordetzen dituzte upategiko ardoak eta bisitariak ere ikus ditzake, nahi izanez gero. Hogeita bat gela ditu hotelak, erosotasun eta zerbitzu guztiekin eta ikuspegi ezin hobearekin, Toloñoko Mendilerrora, Guardiara eta Eguren Ugarte familiaren mahasti zaharretara ematen duten leiho handiei esker.

Informazio gehiago:

www.heredadugarte.com

www.egurenugarte.com

Argazkiak

Heredad Ugarte   Heredad Ugarte   Heredad Ugarte