|
Euskadik Nazio Batuekin hartutako konpromisoetako bat ur-hornikuntza eta saneamendua bezalako baliabideetarako sarbidean arazoak dituzten herrialdeetan alor hauek hobetzeko laguntza ematea izanik, Eusko Jaurlaritzak Autonomia Erkidegoan Uraren Kanonaren bidez bilduko duenaren %5a nazioarteko kooperazio-lan honetarako bideratzeko erabakia hartu du gaurko gobernu batzordean. Kopuru hau Gasteizko gobernuak 2012rako Hirugarren Mundura bideratuko duen %7tik independentea eta osagarria izango da.
Afrika Subsahariarreko herrialdeak izango dira Nazio Batuen Garapenerako Programaren bidez kudeatuak izango diren diru-ekarpen hauetaz baliatuko direnak, ura eta saneamenduari dagokionez Milurtekoko Garapen-Helburuen lorpenean atzeratuen aurkitzen den eskualdea izanik.
Ekimen hau Esther Larrañaga zuzentzen duen Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak azken urteetan Nazio Batuekin lankidetzan egiten ari den lanaren emaitza da. Gertutik lan egiten da baliabide hidrikoen Ebaluazio Programarekin, UNESCOn egoitza duena, eta "Ura, bizi iturri" 2005-2015 hamarkadaren babeserako Nazio Batuen Bulegoarekin, azken hau Zaragozan kokatua. Nazio Batuek bigarren aldiz aitortu dute euskal kudeaketa hidrikoa baliabide hidrikoen ebaluazioari buruzko mundu mailako bi azken txostenetan (2006an eta hurrengoa, 2009an). Garapenerako lankidetzaren alorrean berritzailea den euskal ekimen honek ere Nazio Batuen babesa jaso du eta bere aitorpena zehatza ere eskaini dio.
|