Azken eguneratzea: 2011/11/22
Toponimia mapetan txertatu
Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko Toponimiako Batzorde-atal Bereziak onartu zuen dokumentua
Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko Toponimiako Batzorde-atal Bereziak Euskal Autonomia Erkidegoko toponimoak kartografia ofizialean txertatzeko irizpideak izeneko dokumentua onartu zuen 2011ko urriaren 17an. Dokumentu honetan hainbat jarraibide zehazten da erkidegoko leku-izenak mapa ofizialetan errotulatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoak bi hizkuntza ofizial dituenez, euskara eta gaztelania, hizkuntza bateko eta besteko leku-izenak ditugu. Gainera, zenbait kasutan, toki berarentzat bi izen ditugu, hizkuntza ofizial bakoitzeko bana. Kartografia ofiziala argitaratzeko, bertsio bakarra egin ohi da, hizkuntza bietarako baliagarri den bertsio bakarra, alegia. Horregatik, toponimia mapetan txertatzean, zailtasunak izan ohi dira. Zailtasun horiei irtenbidea emateko proposatzen dira, hain zuzen ere, dokumentu honetan jasotzen diren irizpideak.
Dokumentuak
- Irizpideak (pdf; 1,70 Mb)
- Irizpideen laburpena (pdf; 28 Kb)