Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azken eguneratzea: 2012/03/22

Bartzelonako Alimentaria azoka: katalogoa, ekintza-programa, produktu berriak eta erakusmahaiak

Lehen aldiz, azoka bakar batean egongo dira hiru erakusmahaiak (sektoreen araberakoak).

Bartzelonako 2012ko Alimentaria azokako enpresen katalogoa, Euskadiko erakusmahaiko programa zabala eta euskal elikadura enpresen nobedadeak aurkeztu dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzalu Bartzelonako 2012ko Alimentaria azokaren inaugurazioan izango da, 2012ko martxoaren 26an, bertako euskal enpresak babesteko. Unzaluk Bartzelonara joandako euskal enpresetako arduradunak agurtuko ditu, Euskadiko erakusmahaian ikusgai egongo diren enpresetakoak, alegia.

Azoka horri begira –azoka garrantzitsuenetako bat euskal elikagai eta edari industriarako-, ekintza-programa zabal bat prestatu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, bertara joaten direnen atentzioa emateko eta produktuen kalitatea erakusteko. Horrekin batera, ikusgai egongo diren enpresen katalogoa atera du, eta azoka horretan ikusi ahal izango diren produktu berriak bidali dizkie azokako arduradunei; horrek bertara joaten direnen bilaketa-lana erraztuko du, beraz.

Bestalde, hainbat ekintza programatu dira Erkidegoen pabiloiko (2 Pab. D130 – C130 erakusmahaia) eta Intervin pabiloiko (3 Pab. B50-C50 erakusmahaia) Euskadiren erakusmahaian. Interpescako (7 Pab. D50-D55 erakusmahaia) euskal enpresek programatutako ekintzetan parte hartzeko aukera dute, eta halaxe egiten dute.

Lehenengoan, zuzeneko sukaldaritza erakustaldiak egingo dira, eta Gamarrako Goi Mailako Ostalaritza Eskolak plater zoragarriak prestatuko ditu, Euskadiko erakusmahaiko produktuak oinarri hartuta eta uztartze berezi eta originalak eginda. Bigarrenean, dastatze komentatuetan eta aurkezpenetan parte hartu ahal izango da. Ardoaren Galeria izango da beste ekintza nagusietako bat. Gure erakusketariek hautatutako 50 erreferentzia baino gehiago egongo dira ikusgai, eta dastatze irekia egingo da, sommelier baten etengabeko laguntzarekin.

Lehen aldiz, azoka berean elkarrekin egongo dira Euskadiren erakusmahai berriak, sektoreen araberako diseinatutako hiru modeloak, modelo urdina, berdea eta gorria.

Ikusgai egongo diren enpresen katalogoa

Bartzelonako Alimentaria azokako nobedadeak

Erkidegoen pabiloiko ekintza-programa

Intervin pabiloiko ekintza-programa

Pabiloietako Euskadiren erakusmahaiak:

Intervin erakusmahaia   Interpesca erakusmahaia   Erkidegoen erakusmahaia