Datorren astelehenetik, ekainaren 20tik, aurrera TRANBUS bidaia titulu berria
2016.eko ekainak 17
Garraio publikoa eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko erlazioak sustatzeko helburuarekin, eta bereziki Iruñea Gasteizekin eta Bilborekin, azken hiri bi hauetako tranbien bidez, Euskotren, La Burundesa eta La Unión TRANBUS titulu konbinatua garatzeko akordio batera iritsi dira. Horri esker, Iruñea eta Gasteiz edo Bilbo artean bidaiatzeko aukera egongo da eta era berean tranbien zerbitzuak erabiltzeko aukera egongo da.
TRANBUS-a indarrean datorren astelehenean, ekainaren 20an, sartuko da eta titulua Iruñean, Gasteizen eta Bilbon La Burundesa eta La Unión Autobus Konpainien geltokietako txarteldegietan salduko da, edo baita autobusetan ere.
Titulu konbinatu berri honek garraio modu biak erabiltzeko aukera ematen du: Euskotreneko Gasteizko eta Bilboko tranbiak gehi La Burundesa eta La Unión autobusak. Nagusientzako tarifa bat ezarri da, erabiltzailearen jatorria/helmugaren arabera. Erabiltzaileek informazio gehiago La Unión eta La Burundesako ondorengo web orrialdean dute: www.autobuseslaunion.com.
5 urte baino txikiagoak diren haurrek doan garraiatu ahal izango dute, Euskotrenen zein La Unión eta La Burundesa konpainietan.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek eskura dituzte 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web orrialdea eta La Unión eta La Burundesako web orrialdea: www.autobuseslaunion.com.