Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Ibaiondo, irisgarritasun berrira egokitutako Gasteizko tranbiaren lehen nasa eta markesina

Ibaiondo_31_05_16_(2).jpg

2016.eko maiatzak 31

Ibaiondoko geltokian ipini dituzte irisgarritasun berrira egokitutako Gasteizko tranbiaren lehen nasa eta markesina. Pasa den igandean ekin zion Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Arabako hiriburuko markesinak aldatzeari, zerbitzua eta irisgarritasuna hobetzeko. Lan gehienak gauez egingo dira, garraio publikoaren erabiltzaileei ahalik eta enbarazu gutxien eragiteko. Hiru gau emango dituzte nasa erdian duten geltokiak egokitzen, bost, berriz, nasa alboan dutenak egokitzen.  Orotara, tranbiaren ibilbide osoan egingo diren lanek hamaika aste iraungo dute.