EKP - Euskadiko Kirol Portuak desfibriladoreak ezarri ditu Getariako, Orioko eta Hondarribiko instalazioetan
2015.eko ekainak 19
- Halaber, langileak prestatu dituzte gailu horiek erabiltzeko eta lehen laguntza emateko
VG 15/06/19
EKP - Euskadiko Kirol Portuak bi fibriladore berri ezarri ditu Getariako eta Orioko portuetan, Hondarribian dagoeneko ezarrita dagoenaz gain. Urte osoan eta edozein ordutan erabil daitezke. EKPko zuzendari Edurne Egañaren ustez, «oso baliagarriak izan daitezke larrialdi batean, eta dagoeneko ohikoa da halakoak izatea kirolguneetan eta gune publikoetan».
«Araudiak ez bagaitu behartzen ere guk kudeatutako portuetan halakoak ezartzera, gure asmoa da gure portuak gailu horiez hornitzea, Europako Atlantikoko kostaldean egiten den bezala» gaineratu du Egañak. «Izan ere, fibrilazio bentrikularraren aurkako tratamendu eraginkor bakarra da berehalako desfibrilazio elektrikoa; horretarako prestatutako norbaitek eta osasun-arloko profesionalek egiten dutenean, bizitzak salbatu ditzake».
Gailuak ezartzearekin batera, berariazko prestakuntza eman zaie Euskadiko portuetan lan egiten duten langile guztiei. Halaber, abagunea baliatu da langileak lehen laguntzaren inguruan prestatzeko.
B-Safe enpresak ezarri ditu EKPko desfibriladoreak, eta enpresa hori berori arduratzen da haien mantentze-lanaz. Europako Batzordeak «Bihotz Gelditzearen aurkako Europako Eguna–European Restart a Heart Day» izendatu zuen urriaren 16a http://restartaheart.eu.
Proiektuak DOC desfibriladoreak ezartzea aurreikusten du (B-Safe enpresak du patentea). Ez dago halako besterik merkatuan, gailuan bertan biltzen baitu telekontrola, tele-laguntza eta geolokalizazioa, ahalik eta modu seguruan erabili ahal izateko, funtzionamendua bermatuz. Gailuak ezartzeaz gain, dagozkien bi ikastaroak irakatsi zaizkie langileei –bihotz-biriken suspertze ikastaroa eta oinarrizko bizi-euskarri ikastaroa–, gai izan daitezen gailuak modu praktikoan eta eraginkorrean erabiltzeko. Bihotz-gelditze bat izandako norbaiti desfibriladorea aplikatzeak % 90 goratzen dio bizirauteko aukera.