Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Atariaren 6. tailerra: "geoEuskadiren bisorearen berrikuntzak eta metadatuen katalogoa"

Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

2015.eko Otsailak 19

geoEuskadiren 6. Tailerra: “geoEuskadi bisorearen berritasunak eta metadatuen katalogoa”

Tailer horretan, geoEuskadi geoatariak web-orrietan mapak, kartografia eta informazio geografikoa bistaratu, partekatu eta argitaratzeko eskaintzen dituen tresna eta zerbitzuen berri eman da.  Tresna eta zerbitzu berriak aurkeztu dira, batez ere, geoEuskadi bisoreak dituen gaitasun berriak sare sozialetan mapak errazago argitaratu eta partekatzeko, bai www.euskadi.eus web-orrian, bai kanpoko web-orrietan ere. Horren bidez, web-edukien kudeatzaileek beren atarietan geoEuskadi geoatariko mapak bistaratzea ahalbidetzen duen txertatutako kodea errazago sartzea nahi da, baita horren inguruko informazio geoerreferentziatua irudikatzea ere.

Jardunaldi hori Elena Lete andreak, Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendariak aurkeztu du, eta honako hiru hitzaldi hauetan banatu da:

  1. geoEuskadi. Informazio geografikoa partekatu, bistaratu eta zabaltzeko azpiegitura.
  2. geoEuskadi bisorea. Deskargatu, gainjarri eta bilatzeko tresna berriak. Mugikor eta tabletetako erabilera. Metadatuen Zerbitzu Berria.
  3. Mapak partekatu: email, sare sozial (Facebook, twitter) eta web-orrian (API geoEuskadi).