- Ur handien sasoietarako, zubi berriak ur-hustuketa nabarmenagoa
- Lanok Nerbioi eta Ibaizabal ibaien bideratze lanen bigarren fasearen barne dira, Urbi-Bengoetxea tartean egiten ari direnak
(Mapa elkarreragilea eta ortofotografía kontsultatu ezazu: GeoEuskadi n)
Basauri. 2014.12.03 URA-Uraren Euskal Agentziak —Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikita– Bridgestone (Firestone) zubi berria jarriko du gaur gauez Urbin, Basaurin.
Zubi zaharraren eraisketa lanak bukatu eta gero (https://www.flickr.com/photos/uraagentzia/sets/72157647561705480/),ordezkatze lanak hasi dira. Bridgestoneko zubi zaharrak hormigoi armatuzko taula bat zeukan eta ibaiaren erdian zuen pilareak ur askoko sasoietan ura lamina handitze sortzen zuen. Gaur jartzen hasiko den zubiak 41 m-ko luzerakoa da, bao bakarra izango du eta ibilguan ez du zutaberik behar izango.
Zubi berriaren diseinuak ur-hustuketarako ahalmena nabarmen handituko du puntu horretan. Hartara, ur emari kopuru esanguratsuen joana ahalbidetuko du, egungo zubiak sortarazten dituen ur laminaren hazkunde gehigarriak saihestuz.
Lan hauek Nerbioi eta Ibaizabal ibaien bideratze proiektuaren bigarren fasearen barne kokatzen dira; hain zuzen ere Urbi-Bengoetxe tartean egiten ari direnak 1.570m-ko luzerako tarte batean. II. Fase honen lanak, orotara, 6.5 miloi euroko aurrekontua dute eta 20 hilabeteko betetze-epea (2015ko azken hiruhilabetea).
Bridgestone (Firestone) Zubiaren ordezkatze lanez gain, Nerbioi eta Ibaizabal ibaien bideratze proiektuaren bigarren fasearen barnean beste ekimen batzuk daude: Urbiko presa txikiaren eraispena (urte honen hasieran egin zena); Urbi zubiaren ordezkapena; ingurumenaren berreskurapenerako ekimenak edota bide-zorrak, bideak, igarobideak edo eraginda gerta litekeen beste edozein zerbitzu atontzea.