Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Lehendakariak Villabuenako Uren araztegia inauguratu du

Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

2014.eko Uztailak 21

Iñigo Urkullu lehendakariak Villabuenako Hondakin Uren Araztegiko (HUA) instalazioak inauguratu ditu gaur goizen. Berarekin eta Arabako diputatu nagusi Javier de Andrés ere izan da. Lehendakariaren ustez, hauek dira azpiegitura horren onuradun nagusiak: Arabako Errioxa, eta bereziki, Villabuena, Samaniego eta Mañueta herriak. Lehendakariak azaldu du HUAk minimizatu egingo duela hiri eta industria jatorria duten isurpenek suposatzen duten presioa, Herrera ibaiko urak Ebro ibaira garbi irits daitezen.

Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 6 milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte instalazio horietan. Horri neurri berriak gehituko zaizkio, 2015. urterako EAEko Ur Zikinen Saneamendua eta Arazketa egiteko Planean zehaztutakoak. Neurri horiek berekin dakarte hondakin-ura tratatzeko araztegi berriak egin beharra, Villabuenakoak bezalakoak, kolektore-sareak egitea edota lehendik daudenak zabaltzea bizileku eta industria gehiago konektatzeko edo gaur egun jardunean dauden arazte-sistemak hobetzea ezarritako ingurumen-kalitateko eskakizun berrietara egokitzeko, besteak beste.

(Informazio zehatzagoa)

 

Ortoargazkien iturria:  GeoEuskadi